Jacques Rivette
Jacques Pierre Louis Rivette (frantsesez ʒak ʁivɛt ahoskatua; Rouen, 1928ko martxoaren 1a - Paris, 2016ko urtarrilaren 29a) frantses zinemagilea eta kritikaria izan zen.
Jacques Rivette | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Pierre Louis Rivette | ||
Jaiotza | Rouen, 1928ko martxoaren 1a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Rouen | ||
Heriotza | Parisko 6. barrutia, 2016ko urtarrilaren 29a (87 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
Heriotza modua | : Alzheimerra | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Marilù Parolini | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pierre-Corneille lizeoa | ||
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema-kritikaria, kazetaria, idazlea, argazki-zuzendaria, zinema aktorea, aktorea, saiakeragilea eta errealizadorea | ||
Enplegatzailea(k) | Cahiers du cinéma | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Fritz Lang, Lewis Carroll, Jacques Becker, William Shakespeare, Henri Langlois, Jean Renoir, Alfred Hitchcock, Jean Cocteau eta Honoré de Balzac | ||
Mugimendua | Nouvelle Vaguea | ||
Biografia
Zinema-kritikak egin zituen La gazzette du cinéma, Arts eta Cahiers du cinéma aldizkarietan. Film laburrak egin zituen lehenengo, eta 1961ean egin zuen lehen film luzea: Paris nous appartient, antzerki-talde baten gorabeherak kontatzen dituena. 1966an, Dideroten eleberria oinarri harturik, Suzanne Simonin, la religieuse egin zuen, Frantzian zentsuratua. Geroztik, L´amour fou (1968), Out One: Spectre (1971), Le Pont du Nord (1982) filmak egin zituen. Rivettek oso estilo berea du, errealitatea eta irudimena, fikzioa eta dokumentala modu berezian nahasten dituena. Azken filmak: Haut bas fragile (1995), Secret défense (1998), Va savoir (2001), Histoire de Marie et Julien (2003), Ne touchez pas la hache (2007), 36 vues du Pic Saint-Loup (2009).
Rivettek, bere aldetik, muturrera eraman zituen bere obsesioak, eta ez zen izan merkatuaren eskaerei makurtzen zitzaien zinemagilea. Film luzeak egin ohi zituen —lau ordukoak batzuk—, tenpo motelekoak, eta aktoreei beren kasa inprobisatzeko aukera ematen zien.[1]
Filmografia
- 1960 : Paris nous appartient
- 1966 : Suzanne Simonin, la Religieuse de Diderot
- 1968 : L'Amour fou
- 1971 : Out 1 : Noli me tangere (Suzanne Schiffmanekin batera)
- 1972 : Out 1 : Spectre (Suzanne Schiffmanekin batera)
- 1974 : Céline et Julie vont en bateau
- 1976 : Duelle
- 1976 : Noroît
- 1978 : Merry-Go-Round
- 1981 : Le Pont du Nord
- 1984 : L'Amour par terre
- 1986 : Hurlevent
- 1988 : La Bande des quatre
- 1991 : La Belle Noiseuse
- 1994 : Jeanne la Pucelle (bi zatitan: Les Batailles et Les Prisons)
- 1995 : Haut bas fragile
- 1998 : Secret défense
- 2001 : Va savoir
- 2003 : Histoire de Marie et Julien
- 2007 : Ne touchez pas la hache
- 2009 : 36 vues du pic Saint-Loup
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Lizarralde, Mikel. (2016-01-29). «Jacques Rivette 'nouvelle vague'-ren maisua hil da» Berria.