Jacques Ignace Hittorff

Jacques Ignace Hittorf edo Jakob Ignaz Hittord (Kolonia, 1792ko abuztuaren 20aParis, 1867ko martxoaren 25a) Alemanian jaiotako frantziar arkitektoa izan zen.

Jacques Ignace Hittorff

Bizitza
JaiotzaKolonia, 1792ko abuztuaren 20a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaParisko 9. barrutia eta Paris, 1867ko martxoaren 25a (74 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Rose Élisabeth Lepère (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Irakaslea(k)Charles Percier
Pierre-François-Léonard Fontaine
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, arkeologoa, arte-historialaria eta obra-maisua
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Austriako Zientzien Akademia
Arte Ederren Akademia (Frantzia)

Find a Grave: 126599268 Edit the value on Wikidata

Jaioterrian igeltsero batekin hainbat urtez ikasi ondoren, 1810ean Parisera joan zen Arte Ederren Akademian ikastera, eta, aldi berean, marrazkilari gisa lan egiten zuen Charles Percierrekin. François-Joseph Bélanger arkitektoak lana eskaini zion arkitektura metalikoko lehenengo eraikina eraikitzeko eta, ondoren, lanakak ikuskatzeko.

1818an gobernu-arkitekto izendatu zuten, eta eraikin publiko eta pribatu asko diseinatu zituen Parisen eta Frantziako hegoaldean. Bidaiak egin zituen Ingalaterrara, Alemaniara, Italiara eta Siziliara, eta antzinako Greziako arkitekturan kolorearen erabilera aurkitu zuen. Berak erabili zuen kolorea bere lanetan. 1833an, Concorde plaza birdiseinatu zuen, eta bi iturrien egilea izan zen. Urte horretan Arte Ederren Akademiako kide hautatu zuten.

Material berrien erabilera, bereziki burdinurtuarena, klasizismo kontserbatzailearekin konbinatu zuen, Berrezarkuntzetik Frantziako Bigarren Inperiora arteko ibilbide batean.

Idazlanak

  • Restitution du temple d'Empédocle à Sélinonte ou L'architecture polychrome chez les Grecs (1851)
  • Architecture antique de la Sicile (3 volumes, 1826-1830 ; 1866-1867).
  • Architecture moderne de la Sicile (1826-1835)

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.