Jacques Feyder
Jacques Feyder, jaiotzez Jacques Frédérix (Ixelles, Brusela, Belgika, 1885eko uztailaren 21a - Prangins, Vaud, Suitza, 1948ko maiatzaren 24a) Belgikako zinemagilea izan zen.
Jacques Feyder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ixelles, 1885eko uztailaren 21a |
Herrialdea | Frantzia Belgika |
Heriotza | Prangins, 1948ko maiatzaren 24a (62 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Françoise Rosay (en) (1917 - 1948) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Frantzia |
|
Biografia
Errealismo poetikoaren sortzailea da. Zinema muturako sortu zituen film ederrenetako batzuk: L´Atlantide (1921), Crainquebille (1922), Thérèse Raquin (1927), Les Nouveaux Messieurs (1929). Zinema mintzatuan, film ezagunenak hauek dira: Le Grand Jeu (1934), Pension Mimosas (1935), La Kermesse heroïque (1935) eta La Loi du Nord (1939).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Feyder |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.