Jacques Audiberti
Jacques Audiberti (Antibes, 1899ko martxoaren 25a - Paris, 1965eko uztailaren 10a) frantses idazlea izan zen. Olerkiek osaturiko liburuetan Mallarméren eta surrealisten eragina erakutsi zuen: Race des hommes (1937), Toujours (1944). Audibertiren eleberrietan elementu fantastikoak eta errealistak nahasten dira: Abraxas (1938), Des jardins et des fleurs (1954). Beste zenbaitetan klasikoagoa ageri da: Le Maître de Milan (1950), Marie Dubois (1952). Autore dramatikoa, haren lanetan hitza da nagusi, egoera eta pertsonaien gainean: L´Ampélour (1928), Quoat-Quoat (1946), Pucelle (1950), L´Effet Glapion (1959).
Jacques Audiberti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Séraphin Marie Audiberti |
Jaiotza | Antibes, 1899ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 1965eko uztailaren 10a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de Pantin (en) |
Heriotza modua | : hestegorriko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Amélie Audiberti (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, poeta, autobiografialaria, kazetaria eta eguneroko-idazlea |
Enplegatzailea(k) | Q16536228 Comœdia (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria |
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.