Jacques Anquetil
Jacques Anquetil (Mont-Saint-Aignan, Itsas Sena, 1934ko urtarrilaren 8a- Rouen, Itsas Sena, 1987ko azaroaren 18a) txirrindulari frantziarra izan zen. Txirrindularitzako historiako onenetako bat adituen ustean.
Jacques Anquetil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Eugène Ernest Anquetil |
Jaiotza | Mont-Saint-Aignan, 1934ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Rouen La Neuville-Chant-d'Oisel |
Heriotza | Rouen, 1987ko azaroaren 18a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Quincampoix |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Bic | 1967-1969 |
Ford France-Hutchinson | 1965-1966 |
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop | 1962-1964 |
Helyett-Hutchinson | 1959-1960 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | etapakako lasterketa routierra |
Pisua | 70 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Maître Jacques, Monsieur Crono eta L'Enfant Roi ezizenez ezaguna, Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen lehen txirrindularia izan zen (1957, 1961, 1962, 1963 eta 1964). Horretaz gain, bi Italiako Giro eta Espainiako Vuelta bat ere eskuratu zituen, aldi berean, hiru itzuli haundietan garaitzen lehena izan zelarik, non 23 etapa garaipen lortu zituen (Tourrean 16 etapa, Giroan 6 etapa eta Vueltan etapa bat).
Erlojupeko etapetan espezialista, munduko orduko errekorra gainditu zuen 1956an, eta bederatzi aldiz gailendu zen Nazioen Sari Nagusian.
Bizitza
Igeltsero baten eta etxekoandre baten semea, Anquetilek bere tornulari lana utzi eta txirrindularitzari buru-belarri ekin zion 1952an, urte horretan Normandiako eta Frantziako Txapelketa irabazi zuelarik amateur mailan, baita brontzezko domina ere Helsinkiko Olinpiar Jokoetako taldekako errepideko proban. 1953an txirrindulari erdi-profesional bihurtu zen, Nazioen Sari Nagusia irabaziz, denera bederatzi aldiz irabazi zuena, 1953tik 1958ra, eta 1961, 1965 eta 1966an.
1956an orduko errekorra gainditu zuen 46,159 kilometroko markarekin, aurreko errekorra 14 urtez mantendu zuen Fausto Coppiri kenduta. Urte berean Frantziako jazarpen txapelduna izan zen.
1957an, 23 urte zituela, bere lehen Frantziako Tourra irabazi zuen, bere debuta izan zen lasterketan. Edizio horretan 15 minutuko aldea lortu zuen eta lau etapa irabazi zituen. Erlojupeko etapetan izan zuen trebetasunak 'Monsieur Crono' ezizena eman zion.
Hiru urtez Tourrean garaipenik lortu gabe egon ondoren, berriro irabazi zuen 1961ean hurrengo urteetan ere, 1964 arte. Tourra bost aldiz, horietako lau aldiz jarraian, irabazi zuen lehen txirrindularia izan zen. Espainiako Vuelta irabazi ondoren, 1963an, hiru Itzuli handiak irabazi zituen lehen txirrindularia izan zen.
Ez zuen Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabaztea lortu, sei aldiz lehen hamarren artean geratu zen arren. 1966an lortutako bigarren postua, Ortzadar elastikoa lortzetik gertuen egon zen.
1969an lehiaketa utzi ondoren, txirrindularitzarekin lotuta jarraitu zuen lasterketa antolatzaile baita irrati eta telebista esatari lanetan. Frantziako talde nazionaleko zuzendaria ere izan zen.
1987an hil zen, 53 urte besterik ez zituela, bost hilabete lehenago diagnostikatu zioten urdaileko minbiziaren ondorioz.
Tourraren menperatzaile
Anquetil, Frantziako Itzulian bost garaipen lortu zituzten beste txirrindulari handi batzuk bezala, Tourarren nagusi bihurtu zen, bere nagusitasuna 1957 eta 1964 artean zabalduz. Louison Bobeten lekukoa hartuz (1953, 1954 eta 1955eko irabazlea), lehia estua izan zuen Federico Martín Bahamontes eta Charly Gaul bezalako aurkariekin lehiatu zen (bata zein bestea eskalatzaile handiak), baina, batez ere, Raymond Poulidor izan zen bere arerio nagusia, Anquetilen menpean Betiereko bigarrena bihurtuko zena.
Gino Bartali eta Fausto Coppiren kasuan bezala, hamar urte lehenago Italiako gizartea bataren eta bestearen aldekoen artean banatu zuen moduan, Anquetil (bere buruari egindako negoziatzaile azkarra) eta 'Pou-Pou' (Frantziako landari lotutako korrikalari kementsua) norgehiagoko sutsu baten protagonistak izan ziren Frantziako errepideetan.
Alde horretatik, bi txirrindularien arteko kontrastea (bai errepideetan, bai errepidetik kanpo) ezin nabarmenagoa izan zen. Poulidorren irudi soilaren aurrean, Anquetil benetako bon vivant bat zen, bere mahastietako ardoaren zalea, bereziki garagardoarena, eta batez ere mahai onarena (ostrak bezalako jakiak barne). Izan ere, lehiatzen ari zen asteetan ere ez zieten honelako gozamenei muzin egiten. Adibidez, kartetan jolasten zen gaueko ordu txikiak arte bere taldekideekin, inplizituki onartuz, urte haietan nazioarteko tropelean ohikoa zen praktika bat: anfetaminen kontsumoarena hain zuzen.
Bere bizitza pertsonala ez zen batere ohikoa izan: Normandiako jaioterrian erosi zuen luxuzko gaztelu historiko batean bizi zen. Ez bakarrik bere laguna Jeaninerekin, baizik eta azken honen alaba zen Annierekin harreman bat izan zuen (Annierekin, haur baten aita izan zen: Sophie), eta geroago bere semeorde Alainen emaztearekin, beste seme bat izan zuen (Christophe).
Palmaresa
1953
- Nazioen Sari Nagusia
- Luganoko Saria (erlojupekoa)
1954
- Nazioen Sari Nagusia
- Luganoko Saria (erlojupekoa)
- Etapa 1 Paris-Nizan
1955
1956
1957
- Frantziako Tourra, eta 4 etapa
- Paris-Niza, eta etapa 1
- Nazioen Sari Nagusia
- 2. Genova-Nizan
1958
- Dunkerqueko Lau Egunak
- Nazioen Sari Nagusia
- Luganoko Saria (erlojupekoa)
- Etapa 1 Paris-Nizan
- 3. Desgrange-Colombo Challengean
- 3. Boucles de Seine Saint-Denisen
1959
- 2 etapa Italiako Giroan
- Dunkerqueko Lau Egunak
- Luganoko Saria (erlojupekoa)
- Criterium des As
- Etapa 1 Paris-Nizan
- 3. Gante-Wevelgemen
1960
- Italiako Giroa , eta 2 etapa
- Luganoko Saria (erlojupekoa)
- Criterium des As
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
1961
- Frantziako Tourra, eta 2 etapa
- Etapa 1 Italiako Giroan
- Paris-Niza
- Nazioarteko Kriteriuma
- Nazioen Sari Nagusia
- Super Prestige Pernod
- Luganoko Saria (erlojupekoa)
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
1962
- Frantziako Tourra, eta 2 etapa
- Baracchi Saria
- Boucles de l'Aulne
- Etapa 1 Espainiako Vueltan
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
1963
- Frantziako Tourra , eta 4 etapa
- Espainiako Vuelta, eta etapa 1
- Paris-Niza
- Dauphine Libere eta etapa 1
- Nazioarteko Kriteriuma
- 3.a Frantziako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Super Prestige Pernod
- Criterium des As
1964
- Frantziako Tourra, eta 4 etapa
- Italiako Giroa, eta etapa 1
- Gante-Wevelgem
- 3. Super Prestige Pernodean
1965
- Paris-Niza, eta etapa 1
- Dauphine Libere eta 3 etapa
- Nazioarteko Kriteriuma
- Bordele-Paris
- Nazioen Sari Nagusia
- 3.a Frantziako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Super Prestige Pernod
- Baracchi Saria
- Luganoko Saria (erlojupekoa)
- Criterium des As
- 2. Boucles de l'Aulnen
- 3. Boucles de Seine Saint-Denisen
1966
- Paris-Niza eta etapa 1
- Liege-Bastogne-Liege
- 2.a Frantziako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Super Prestige Pernod
- Sardiniako Giroa
- Nazioen Sari Nagusia
- 2. Kataluniako Voltan eta etapa 1
1967
- Nazioarteko Kriteriuma
- Kataluniako Volta, eta etapa 1
1968
1969
Sailkapen orokorra Itzuli garrantzitusuenetan
Itzuli Handia | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 2. | 1. | 2. | — | — | 1. | — | 3. | 3. | — | — |
Frantziako Tourra | 1. | UT | 3. | — | 1. | 1. | 1. | 1 | — | UT | — | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | UT | 1. | — | — | — | — | — | — |
Munduko Txapelketa | 6. | — | 9. | 9. | 13. | 15. | 14. | 7. | — | 2. | — | 11. | 40. |
Beste Itzuliak | 1952 | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | 7. | — | — | 1. | 10. | 11. | — | 1. | — | 1. | 6. | 1. | 1. | 16. | 10. | 3. | |
Kataluniako Volta | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 2. | 1. | — | — | |
Euskal Herriko Itzulia | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | 1. | |
Romandiako Tourra | — | — | — | — | — | — | — | — | 8. | 10. | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Dauphine Libere | — | — | — | 13. | — | — | — | — | — | — | 12. | 1. | — | 1. | — | X | X | 4. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
X | Ez zen jokatu |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Jacques Anquetil - ProCyclingStats
Aurrekoa Roger Walkowiak |
Frantziako Tourraren irabazlea 1957 |
Ondorengoa Charly Gaul |
Aurrekoa Gastone Nencini |
Frantziako Tourraren irabazlea 1961, 1962, 1963 eta 1964 |
Ondorengoa Felice Gimondi |