Jacques-Rene Hebert

Jacques René Hébert (Alençon, Orne, 1757ko azaroaren 15aParis, 1794ko martxoaren 24a) Frantziako Iraultzan Le Père Duchesne izeneko egunkaria ezker muturreko editorea izan zen. Bere jarraitzaileek hebertistak izena hartu zuten. Berari Père Duchesne ere deitu zioten, kazeta zela eta.

Jacques-Rene Hebert

Bizitza
JaiotzaAlençon, 1757ko azaroaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1794ko martxoaren 24a (36 urte)
Hobiratze lekuaErrancis Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, editorea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaClub des Cordeliers

Musicbrainz: 39e106fb-82a6-4c41-893f-c2a948072ce7 Edit the value on Wikidata

Biografia

Estreinako urteak

Alençonen jaioa, aita bitxigilea izan zuen. Gaztea oraindik zelarik, lege-auzi batek familia porrot ekonomikora eraman zuen, eta Hébert Parisera joan zen. Hor, antzoki batean aurkitu zuen lana, eta aisialdian antzezlanak idazten zituen, nahiz eta inoiz ez ziren taularatu.

Frantziako Iraultza abian jarrita, 1790ean, arreta bereganatu zuen argitaratzen zuen kazetarengatik. Cordeliers izeneko klubeko kide nabarmendua bilakatu ere egin zen.

Père Duchesne

Héberten kazeta, Le Père Duchesne.

Hébertek eragin handia lortu zuen, batik bat, 1790etik 1794 arte Le Père Duchesne egunkarian idazten zituen artikuluak zirela medio. Hautsa harrotzen zuten artikulu horietan zorroztasuna erakutsi zuen arren, askotan bortitzak eta mingarriak ziren, sans-culottes zeritzonak erakartzearren.

Hasiera batean (1790-1791), Le Père Duchesne kazetak Louis XVI.aren azpiko monarkia konstituzionala babestu zuen, baita La Fayetteren alde ere egiten zuen. Garai honetako eraso bortitzenak Jean-Sifrein Mauryren kontra (Kleroaren Konstituzio Zibilaren aurkari nagusia) zuzentzen zituen. Nolanahi ere, erregea herrialdea uzten saiatu ondoren, iritziz aldatu zen Hébert, 1791ko ekainean. Marie Antoinetteri Austriako urdanga deitzen hasi zen, esaterako.

Nabarmendua eta Robespierren aurkako talka

Hébertek parte hartu zuen 1792ko uztailaren 10ean gertatutako matxinadan Parisko Komunako beste kideekin batera. Abenduaren 2an, Komunako prokuratzailearen bigarren ordezkari izendatu zuten.

Konbentzio Nazionalean girondinoen aurkako eraso bortitzak zirela kausa, 1793ko maiatzaren 24an atxilotu zuten, baina aske gertu zen masen jarrera mehatxagarriaren aurrean. Bere ospea handiagotuz joaten zen bitartean, Héberten doinuak gora egin zuen, batez ere Maraten heriotzaren ostean, 1793ko uztailean. Pierre Gaspard Chaumetterekin batera, Arrazoiaren gurtza antolatu zuen, Maximilien Robespierrek antolatutako Izaki Gorenaren gurtza deistaren aurka. Arrakastarik gabe Parisko herri mugimendua Robespierreren kontra eraman ondoren, hebertisten atxiloketa etorri zen.

Hébert eta jarraitzaile minenak 1794ko martxoaren 24an gillotinatu zituzten.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques-Rene Hebert Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.