Jacques-Henri Bernardin de Saint-Pierre
Jacques-Henri Bernardin de Saint-Pierre (Le Havre, 1737ko urtarrilaren 19a - Éragny, 1814ko urtarrilaren 21a) frantziar idazle eta botanikoa izan zen. 12 urterekin, osabarekin joan zen Mendebaldeko Indietara. Frantziara itzultzean ingeniaritza ikasi zuen, frantziar armadara batu zen eta Zazpi Urteko Gerran borrokatu zuen. 1768an Maurizio uhartera joan zen bertako flora ikastera, eta bere lagun Jean-Jacques Rousseaurekin Parisko landareak aztertu zituen. 1795ean Frantziako Institutuko kide hautatu zuten, 1797an Lorategi Botanikoko zuzendari eta 1803an Frantses Akademiako kide. Begetarianoa izan zen eta Argien Garaiak eragindako kristaua. 1788ko Paul et Virginie eleberriagatik da ezaguna, XIX. mendean oso ezaguna.
Lanak
- Voyage à l’Île de France, à l’île Bourbon et au cap de Bonne-Espérance (1773)
- L’Arcadie (1781)
- Études de la nature (1784)
- Paul et Virginie (1788)
- La Chaumière indienne (1790)
- Le Café de Surate (1790)
- Les Vœux d’un solitaire (1790)
- De la nature de la morale (1798)
- Voyage en Silésie (1807)
- La Mort de Socrate (1808)
- Harmonies de la nature (1815)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.