Jacqueline du Pré
Jacqueline Mary du Pré (Oxford, Ingalaterra, 1945eko urtarrilaren 26a - Londres, 1987ko urriaren 19a) britainiar biolontxelo-jotzailea izan zen. Biolontxelista aparta, Elgar Kontzertuaren jotzaile gisa ezaguna batez ere. 1967an Daniel Barenboim zuzendari eta piano-jotzailearekin ezkondu zen. Pinchas Zukerman biolin-jotzailea eta hirurek ganbera-musikako kontzertuak eskaini zituzten. Bere karrera hogeita sei urterekin eten zen bat-batean, esklerosiak jota. Senarrarekin batera Esklerosirako Ikerkuntza Zentro bat zabaldu zuen.
Jacqueline du Pré | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oxford, 1945eko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres eta Londres Handia, 1987ko urriaren 19a (42 urte) |
Hobiratze lekua | Golders Green Jewish Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: esklerosi anizkoitza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Daniel Barenboim (1967 - 1987) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Guildhall School of Music and Drama (en) Croydon High School (en) |
Hizkuntzak | Ingeles britainiarra ingelesa |
Irakaslea(k) | Pau Casals Paul Tortelier Mstislav Rostropovitx William Pleeth (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | biolontxelista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | txeloa Davidov cello Stradivarius (en) |
Diskoetxea | EMI |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.