Jacopo Peri
Jacopo Peri (Erroma, 1561 – Florentzia, 1633), izengoitiz Il Zazzerino, italiar musikagilea izan zen, ogibidez abeslaria.
Jacopo Peri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1561eko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Toskanako Dukerri Handia |
Bizilekua | Erroma |
Heriotza | Florentzia, 1633ko abuztuaren 12a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Cristofano Malvezzi (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera composer (en) , organista, opera abeslaria eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | organoa ahotsa |
Medicien gorteko musikari izan zen, musika-zuzendari nagusia eta, 1618an, kamarlengo nagusia. Giovanni de' Bardi eta Jacopo Corsirekin batera, Camerata Fiorentinako kide izan zen; camerata haiek antzinako musika-drama berpiztea zuten helburu, errezitazioa edo antzezpen-estiloa erabiliaz. Perik garrantzi handia izan zuen geroago opera sortuko zen estilo dramatiko berriaren sorreran.
Irizpide horrekin eta Corsiren laguntzarekin batera, 1594an Dafne idatzi zuen, ziurrenez lehen opera izan zena, Ottavio Rinucciniren libreto batean oinarrituta. Askoz arrakasta handiagoa lortu zuen Euridize (1600) operarekin, Rinucciniren beraren libretoarekin. 1609an, pieza lirikoez osatutako liburu bat argitaratu zuen; haietan ahots bakarrerako madrigalak tartekatu zituen. Balletak, intermezzoak eta eliza-musika ere idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopo Peri |