Jacob Grimm
Jacob Ludwig Karl Grimm (Hanau, Alemania, 1785eko urtarrilaren 4a - Berlin, Alemania, 1863ko irailaren 20a) alemaniar filologoa eta idazlea izan zen.
Jacob Grimm | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jacob Ludwig Karl Grimm | ||
Jaiotza | Hanau eta Henau, 1785eko urtarrilaren 4a | ||
Herrialdea | Electorate of Hesse Prusiako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | alemana | ||
Heriotza | Berlin, 1863ko irailaren 20a (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Alter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Philipp Grimm | ||
Ama | Dorothea Grimm | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Marburgeko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | legelaria, lexikografoa, antropologoa, hizkuntzalaria, filologoa, mythologist (en) , liburuzaina, itzultzailea, law librarian (en) , haur literatura idazlea, unibertsitateko irakaslea, literaturan aditua, legal historian (en) , secretary of legation (en) , legelari-poeta, mythographer (en) , idazlea, politikaria, collector of fairy tales (en) eta historialaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Hanau Kassel Marburg Göttingen eta Berlin | ||
Enplegatzailea(k) | Göttingengo Unibertsitatea Frederiko Gilen Unibertsitatea (1841 - | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | German National Assembly 1848/49 (en) Prusiako Zientzien Akademia Academy of Science for Public Utility (en) Society of Serbian Letters (en) Göttingengo Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Zientzien Bavariar Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres | ||
Mugimendua | erromantizismoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
| |||
Biografia
Antzinako literaturako irakasle eta liburuzain izan zen Göttingenen, baina 1837an kargutik kendu zuten ideia liberalak zituelako. Lan asko egin zituen Wilhelm Karl (1786-1859) anaiarekin batera. Famatuak egin ziren, esaterako, Grimm anaiek bildutako Alemaniako sagen bilduma (1816-18, Deutsche Sagen) eta haur ipuinena (1812-22, Kinder und Hausmärchen), herriko jende xumearen ahotik jasoak.
Gramatika eta hizkuntzalaritza gaiak ere erabili zituen Jacobek: Deutsche Grammatik (1819-37, Alemanaren gramatika), Geschichte der deutschen sprache (1848, Alemanaren historia), Deutsche mythologie (1835, Alemaniar mitologia). Anaiarekin batera aleman hiztegi nagusia argitaratu zuen 32 liburukietan (1852-61, Deutsches Wörterbuch). Germaniar hizkuntzalaritza modernoaren oinarriak jarri zituzten lan horrekin Grimm anaiek.
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacob Grimm |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.