Jaco Pastorius
John Francis Anthony Pastorius III, munduan Jaco Pastorius bezala ezaguna (Norristown, Pennsylvania, 1951ko abenduaren 1a - Fort Lauderdale, Florida, 1987ko irailaren 21a) estatubatuar baxu-jotzailea, konpositorea eta funk, jazz-fusio eta jazz moldatzailea izan zen. Historiako eragin handienetako baxu-jotzaileen artean kokaturik dago.
Jaco Pastorius | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Francis Anthony Pastorius III |
Jaiotza | Norristown (Pennsylvania), 1951ko abenduaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Broward Health (en) , 1987ko irailaren 21a (35 urte) |
Hobiratze lekua | Fort Lauderdale |
Heriotza modua | giza hilketa: traumatismo fisikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Miamiko Unibertsitatea Northeast High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | baxu-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria, musika-talde gidaria eta estudioko musikaria |
Enplegatzailea(k) | Miamiko Unibertsitatea |
Kidetza | Blood, Sweat & Tears (en) Weather Report (en) |
Genero artistikoa | jazza jazz-funk (en) |
Musika instrumentua | baxua gitarra bass (en) |
Diskoetxea | Warner Bros. Records Epic Records |
jacopastorius.com | |
Biografia
Bere aitak Jack Pastorius izenekoa, bateria jotzen zuen eta orkestra bateko abeslaria izan zen. Bere ama Stephanie Katherine Haapala Pastorius deitzen zen.
Eskolan bere lehen musika taldea sortu zuen John Caputo eta Dean Noel-ekin batera. Kiroletan gaitasun handia zeukan; futbolean, beisbolean eta saskibaloian batez ere.
Bere anaia txiki batek Mowgli izenarekin deitzen zion. Horrela deitzen zion ez zitzaiolako inoiz energia amaitzen. Hortik urte batzuetara bere musika enpresa sortu zuen eta Mowgli Music izena ipini zion.
Jacok bateria jotzen hasi zen baina bere eskumuturra mindu zuen eta ezin izan zuen bateria gehiago erabili. Diru kantitate txiki bat ordaindu zioten eta hori esker bere lehen kontrabaxua erosi zuen. Ez zen denbora luze igaro bere kontrabaxua apurtu zen arte. Orduan, diru asko ordaindu eta gero, baxu-elektriko bat erosi zuen.
Pixkanaka-pixkanaka baxua jotzen ikasi zuen Las Olas Brass Jazz taldeko bateriarekin laguntzaz, hortik gutxira Las Olas Brass taldeko baxu-jotzailea izatera pasatu zen .
Apurka apurka jazzeko munduan ezaguna izaten hasi zen eta denborarekin oso musikari famatu eta bikainekin jo egin zuen; adibidez Pat Metheny eta Herbie Hancock-ekin.