The Jackson 5
The Jackson 5, Jackson Five edota Jacksons, AEBetako musika talde bat da. The Jacksons afroamerikar artista familiako haurrek osatu zuten. Pop, rhythm and blues, soul, disco, funk eta bubblegum pop generoko musika jorratu zuten, betiere doinu alai eta oso dantzagarriekin, eta beren abesti ezagunen artean honakoak daude: "I Want You Back" (1969), "ABC" (1970), "The Love You Save" (1970), "I'll Be There" (1970) eta "Can You Feel It" (1980).
The Jackson 5 | |
---|---|
The Jackson 5 taldearen kideak 1972an. | |
Datuak | |
Ezizenak | Jackson Five, Jacksons |
Jatorria | Gary, Indiana AEB |
Musika mota | |
Urteak | 1964-1989, 2001, 2012-gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Steeltown Motown Philadelphia International Epic |
Taldekideak | |
Jermaine Jackson Jackie Jackson Tito Jackson Marlon Jackson | |
Lehengo taldekideak | |
Michael Jackson Randy Jackson | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
http://www.thejacksons.live/ | |
1964an Indianako Gary udalerrian sortutako lehen taldearen kideak Jackie, Tito eta Jermaine Jackson anai zaharrenak izan ziren, eta handik gutxira Marlon eta Michael Jackson taldekideak batu ziztaizkien. Taldea Joseph Jackson aita edo familiaburuak sortu zuen, era berean, bera managerra, zuzendaria eta taldearen abesti askoren egilea ere izan zen, bere semeak oso estu eta kate motzean hartu zituen, 1980ko hamarkadan aitak txatu txar fisiko eta psikologikoak eman zizkiela ere salatu zuten.