Iratxo Dortoka

Iratxo Dortoka, Dortoka maisua edo Dortoka Miragarria (jatorrizko japonieraz 亀仙人 edo Kame Sennin ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Ikasleek eta lagunek Muten Ro maisua (jatorrizko japonieraz 武天老師 edo Muten Rōshi) ere deitzen zuten. Bere zaletasun handiena neska gazte lirainak dira.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Iratxo Dortoka
亀仙人 edo Kame Sennin
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 430. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 1. liburukia, 3. atala (manga)
Dragoi Bolako 3. atala (animea)
Arraza Lurtarra
Senideak
Teknikak
  • Kame Hame Ha
  • Suiken (Mozkor Zartada)
  • Zanzo ken
  • Bankoko Bikkuri Sho
  • Mafuba
Ahotsa Japonia Kôhei Miyauchi
Euskal Herria Patxi Ugalde

Biografia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Iratxo Dortoka 430. urtean jaio zen. 18 urte zituela Mutaito maisu ospetsuaren eskolan sartzeko zortea izan zuen. Bertan Mikerroiren ikaskidea izango zen, geroago etsai bilakatuko zirelarik. Gaztaroan bere maisu Mutaitori lagundu zion Satan Bihotz Txikiren aurkako gudan, maisua hil zen egunean bere ondoan zegoen. Geroago Karin maisuarekin 3 urtez entrenatu zen dorre gailurrean. Urte askoren ondoren eta behin munduko arte martzialen maisu handiena bilakatu zela, Son Gohan eta Idi Deabru entrenatu zituen.

Son Gokuk itsas dortokari laguntzean agertu zen lehen aldiz Dortoka maisua. Eskerrak emateko Kinton lainoa oparitu zion Gokuri. Aldi berean, Bulmari 4 izarreko Dragoi Bola oparitu zion, baina oraingoan honi kuleroak erakustearen truke eman zion. Bulmak bola eskuratzeko ez zuen eragozpenik jarri, baina berak ez zekien goizean Gokuk kuleroak kendu zizkiola.

Gutxira Son Goku eta Iratxo Dortoka berriz ere aurkitu ziren, Son Goku Dragoi Bolen lehen bilaketan Idi Deabruri Frypan mendiko sua itzaltzen langutzeko maisuari Palmorrizko abanikua eskatzera joan baitzen. Hala ere honek haizemailea aspaldi bota zuen, eta bera joan zen Frypan mendiko sua itzaltzera, baldintza batekin: Bulmari titiak pixka bat ukitzearen truke (Son Goku bere ezjakintasunean onartu egin zuen). Behin Frypan mendiaren magalean zeudela maisuak jarritako baldintza beteko zela ziurtatu zuen. Muten Ro maisuak Kame Hame Ha erabiliz sua itzali zuen, baita mendia eta bertan zegoen gaztelua desagertarazi ere. Baldintza betetzeko garaia zen, orduan Oolongek Bulmaren itxura hartu zuen, eta honek titiak ikutzea ez ezik Pafu-Pafu (aurpegia titi artean jartzea) egitea ere eskaini zion (nola ez, eskaintza onartua izan zen). Pasarte honetan Dortoka maisua Goku Son Gohanen iloba zela konturatu zen, eta berarekin entrenatzera joan zedin eskatu zion.

Dragoi Bolak bilatu ostean Son Goku maisuarekin entrenatzera joan zen. Honetaz gain beste mutil bat joan zen maisuarekin entrenatzeko asmoz, Krilin. Hala ere bi gazteak onartzeko beste baldintza bat jarri zuen: neska lerden bat ekarri beharko zioten. Orduan biak neska bila joan ziren eta Lunch eraman zuten, izaeraz eta itxuraz aldatzen zuen neska. Bi gazteak ikasle bezala onartu zituen, eta hilabetetan zehar entrenatu zituen. Entrenamendua egiteko berak bezala 20 eta 40 kiloko dortoka oskola eramanarazi zien.

Hilabetetako entrenamenduaren ostean bi ikasleak Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketara eraman zituen bien pozerako. Iratxo Dortokak ere mozorrotuta parte hartu zuen, Jackie Chun izenarekin. Txapelketako azken fasean, lehenengo Yamcha eta gero Krilin arazorik gabe garaitu zituen, finalera helduz. Finalean Gokuren aurka irabazteko arazoak izan zituen hau gorila erraldoi bihurtu zenean. Maisuak ilargia Kame Hame Ha erabiliz desgerrarazi beste erremediorik ez zuen izan. Azkenean Jackiek irabazi zuen, irabazitako diru-sari guztia Gokuri afaltzera gonbidatzen xahutuz.

Iratxo Dortoka Zapi Gorridun Armadari planeatutako azken erasoan parte hartu zuen, nahiz eta azkenean hau ez zen burutu. Geroago, Babaren txapelketan, Yamchak Gizon Ikusezinaren aurkako borrokan irabaz zezan lagundu zuen. Izan ere, Krilinek Bulmaren titiak erakutsi zizkion maisuari eta honek sudurretik izandako odol jarioari esker Gizon Ikusezina ikustea ahalbidetu zuen. Txapelketa honen ondoren Yamcha Dortoka maisuaren ikasle bihurtu zen.

Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan ere parte hartu zuen, berriz ere Jackie Chun izenpean. Oraingoan azken faseko lehen borrokaldian Otso-gizonaren aurka irabazi zuen. Finalerdietan, Ten Shin Hanen, Mikerroiren ikaslearen aurka etsi egin zuen borroka zelaitik kanpora salto eginez.

Txapelketa ostean Satan Bihotz Txikiren aurka borrokatzean hil egin zen, Mafuba teknika erabili ostean, baina huts egin zuen. Behin Gokuk deabrua garaitu zuela, Krilin eta Chaozekin batera berpiztua izan zen.

Hemendik aurrera Iratxo Dortoka pertsonaia sekundario bat bihurtzen da, noizbehinkako agerraldiak izanez.

Jackie Chun

Jackie Chun (jatorrizko japonieraz ジャッキー チュン edo Jakkī Chun) Iratxo Dortokaren mozorroa da, hau Arte martzialen 21. eta 22. Mundu Txapelketetan erabili zuen. Bere ikasleak txapelketa ez irabazteko helburuarekin egin zuen, ikus zezaten munduan beti zegoela indartsuagoa zen baten bat eta entrenatzen jarraitu behar zutela ikusaraziz.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.