Jack Valenti

Jack Joseph Valenti (1921eko irailaren 52007ko apirilaren 26) Ameriketako Estatu Batuetako eragin handiko lobbysta eta MPAAren lehendakaria urte askotan. MPAAko 38 urteko iraunaldian MPAA film-sailkatze sistema sortu zuen, eta mundu osoan eragin handien zuen copyright-aren aldeko lobbysta bezala ezagutu izan da.

Jack Valenti

Bizitza
JaiotzaHouston, 1921eko irailaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWashington, 2007ko apirilaren 26a (85 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Houston (en) Itzuli
Sam Houston Math, Science, and Technology Center (en) Itzuli
Harvard Business School
Harvard Unibertsitatea
University of Houston C.T. Bauer College of Business (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakFuntzionarioa, aktorea, enpresaburua, politikaria eta hegazkinlaria
Enplegatzailea(k)Motion Picture Association (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0884122 Find a Grave: 19109468 Edit the value on Wikidata
Jack Valenti

Gaztaroa

Valenti Houston-en jaio zen, Texasen, AEB-en, 1921eko irailaren 5an. Bigarren Mundu Gerran United States Army Air Corpsko pilotua izan zen, non lotinant-maila lortu zuen, 51 guda-misio hegaldi burutu zituen B-25 eraso bonbaketari baten pilotu-komandante bezala eta 4 domina jaso zituen.

Valenti-k Houstongo Unibertsitsatetik jaso zuen bere letretako B.A. titulua, eta Harvard Unibertsitatetik M.B.A. titulua. 1952an "Weekley & Valenti" kofundatu zuen, propaganda/politika aholkularitza-agentzia.

Karrera politikoa

1963ko azaroan John F. Kennedy presidenteak eta Lyndon Johnson-ek Dallas, Texasera egin zuten bidaiaren prentsa ardurdaduna izan zen Valentiren agentzia. Kennedy presidentearen hilketaren ondoren Valenti Johnson presidente izenpetze argazki ospetsuan agertzen da Air Force One hegazkinean, eta presidente berriarekin Washington-era joan zen. Johnson-en Etxe Zuriko egonaldiko lehen "laguntzaile berezia" izan zen. Johsnon-en agintaldiko lehen bi hilabeteetam Etxe Zurian bizi izan zen. Hain zen leiala Johnsoni, non honakoa esatera iritsi ziren: "Johnson-ek bonba atomikoa botako balu, Valenti-k hiri-berritze egitasmo bat dela esango luke".

Karrera MPAAn

1966. urtean Etxe Zuriko komisioa utzi eta MPAAren presidente bihurtu zen.

Filmak sailkatzeko sistema

1968. urtean MPAA film sailkatze sistema sortu zuen. Hasiera batean 4 sailkatze moeta ezberdin zeuden: G, M, R, eta X. M sailkapen mota GPgatik aldatu zen laster, zein ondoren PG izenpetu zuten. X sailkapen moetak berehala arazoak planteatu zituen, pornografiaren industriak libreki erabiltzen hasi zelako marka erregistratua ez izateagatik, eta ondorioz honekin izan zuen harremanik handiena. Midnight Cowboy eta A Clockwork Orange filmak pornografikoaok zirela uste zuten batzuek X kategorian sailkatua zeudelako. 1990. urtean NC-17 sailkapena argitaratu zen helduentzako pornografia gabeko lanentzat. PG-13 sailkapena 1984. urtean agertu zen publiko hedadura zabalago bat hartzeko.

Valentik 1968. urtean sortutako sistemak Hollywoodeko estudioek behar ez zuten merkatuetatik dirua ez ateratzeko modu egokia dela frogatua izan da. MPAAren sailkapen sistemaren onodorioz estudioek komertzialki arrakastatsuagoak ziren merkatuak ikertu zituzten.

Valenti eta teknologia berriak

70. eta 80. hamarkadetan Valenti entzutetsua izan zen Sonyren Betamax VCRari egindako eraso koloretsuengatik, MPAAk filmen industria suntsituko zuela uste baitzuen. Honen inguruan AEBetako kongresuan 1982an esan zuen esaldi famatu bat: "VCRak AEBetako filma produktoreentzat eta AEBetako publikoarentzat Albert DeSalvo etxean bakarrik dagoen emakume batentzat bezain ona da.".

Valentiren predikzioen aurka, VCR-ek sortutako etxeko bideoen merkatua izan zen 80. eta 90. hamarkadetako AEBetako filma estudioen diru sarrera nagusia, DVDak VCRa baztertu zuen arte.

1998. urtean presioa egin zuen Digital Millennium Copyright Act eztabaidagarria onar zezaten, Internet bidezko copyright-aren hausteak film eta diska industriei min handia egingo ziola argudiatuz.

Erretiroa

Valentiren soldata 2004. urtean 1,35 milioi dolarrekoa zen eta National Journalek Washingtongo merkataritza-arloko nagusien artean zazpigarren soldata altuena zela esan zuen.

2004. urteko abuztuan, 82 urte zituela, erretiroa hartu zuen eta Dan Glickmanek hartu zuen bere kargua. Joan Graves egungo sailkapen-sistemako burua Valentik zehaztu zuen.

Erretiroa hartu ostean, arrisku-kapitalarekin teknologia berriekin harremanean egon da, Legend Venturesren aholku-kontseilari izaten, non komunikabideetan inbestitzeko aukerei buruz aholkatzen zuen.

Bizitza pertsonala

1962. urtean Mary Margaret Valenti-rekin ezkondu zen eta 3 seme izan zituen bikoteak: John, Alexandra eta Warner Bros. estudioetako Courtenay Valenti exekutiboa, zeinek The Madeiran burutu zituen bere ikasketak. Jack eskola honi buruzko 2006an egindako dokumental batean agertzen da.

2007ko apirilaren 26an Valenti apoplexia baten arazo baten ondorioz hil zen.[1]

Liburuak

  • Speak Up With Confidence (2002; ISBN 0-7868-8750-8)
  • Protect and Defend (1992; Doubleday; ISBN 0-385-41735-7)
  • A Very Human President (1976; ISBN 0-671-80834-6)
  • The Bitter Taste of Glory (1971)
  • Ten Heroes and Two Heroines (1957)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.