Jack London
Jack London (San Frantzisko, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1876ko urtarrilaren 12a - Glen Ellen, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1916ko azaroaren 22a) idazlea, kazetaria eta gizarte ekintzailea izan zen. Letagin zuri eta Oihanaren deia eleberriengatik da ezaguna bereziki.
Jack London | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Griffith Chaney Lobondon |
Jaiotza | San Frantzisko, 1876ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Glen Ellen (Kalifornia), 1916ko azaroaren 22a (40 urte) |
Hobiratze lekua | Jack London State Historic Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza giza hilketa suizidioa: pozoitzea uremia droga-gaindosia |
Familia | |
Aita | William Henry Chaney |
Ama | Flora London |
Ezkontidea(k) | Charmian London (en) Bessie Maddern London (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Oakland High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, gerra-berriemailea, saiakeragilea, autobiografialaria, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literatura idazlea, bidaia idazlea, prosalaria, poeta eta eguneroko-idazlea |
Lantokia(k) | Sonoma (Kalifornia) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | naturalismoa abentura-nobela |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Ezkerreko Alderdia |
| |
Biografia
Biografo batzuek Jack Londonen aita William Chainey astrologoa izan zela uste dute. Dena dela, Jack Londonek ez zuen heldua izan arte astrologo horren aitatasunarena jakin. 1897an Chaneyri idatzi zion, eta hark Flora Wellmanekin inoiz ez zela ezkondu eta harekin bizi zen bitartean inpotentea zela ihardetsi zion, eta beraz, ezin izan zela haren aita izan.
Ezkontza gauzatu zenetz ez da jakin, San Frantziskoko errolda 1906ko lurrikaran erre baitzen. Arrazoi berbera zela kausa bere benetako bataiatze izena ere ez da jakin. Chaneyk bere gogoetan Flora Wellmani bere emaztea deitzen dio, eta Florak ere bere burua Florence Wellman Chaneytzat agertu zuen iragarki batean.
Jack London bere burua hezitako gizasemea izan zen. 1883an Ouidaren "Signa" eleberri viktoriarra irakurri zuen. Eleberri hartan operagile ospetsu bilakatutako Italiako nekazari baten bizitza aipatzen da. Jackek hori bere idazlea izateko grinaren hasieratzat hartu zuen. 1889an eskolan amaitu ostean latak egiteko Hickmott lantegian hamabi-hamazortzi orduko laneko txandak egiten hasi zen. Lan neketsu horretatik ateratzeko nahian Jennie Prentiss amaordeari dirua maileguan hartu zion eta Razzle-Dazzle ontzia French Frank deritzon ostra piratari erosi zion. Eta segituan bera ere ostra pirata bilakatu zen. Hilabete batzuk pasa eta gero, hala ere, ontziak konponezinezko kalteak izan zituen, orduan lege aldera pasatu zen eta Kaliforniako arrantza patruilan sartu zen.
1893an "Sophia Sutherland" bela ontzian izena eman eta Japonia aldera abiatu zen. Itzultzean herria kinka larrian zegoen eta Oakland greban murgilduta zegoen. Lan latz batzuk izan zituen: errota batean eta argindar lantegi batean adibidez. Orduan Kellyren armadaren bazkide bilakatu eta ehiztari joan zen.
1894an alperkeria zela kausa Buffaloko Erie konderriko espetxean sartu zen hogeita hamar egunez.
1895ean Oaklandeko liburutegi publikoa eta Coolbrith liburuzaina ezagutu zituen (gero Kaliforniako lehen olerkari izendatu ziotena eta San Frantziskoko idazlerik garrantzitsuenetako bat).
Eskale, marinel eta Kelly armadako bazkide izan ostean Oaklandera itzuli zen eta hango unibertsitatean sartu zen. Hor "The aegis" literaturari buruzko aldizkarian artikulu batzuk idatzi zituen.
Jack London Kaliforniako unibertsitatera joateko irrikan zen, eta 1896an, udan asko ikasi eta gero, sartu ere sartu zen. Hala ere, diru kontua zela eta 1897an joateari utzi behar izan zion eta inoiz ez zuen bukatu.
Bere bizitza osoan zehar London kultur askoko laguna izan zen eta 15.000 liburu ale izan zituen.
Idazle ibilbidearen hasiera (1898-1900)
1897ko uztailaren 25ean Londonek Klondikeko urre bilatzeko karreran esku hartu nahi izan zuen eta haraino nabigatu zuen. Han bere lehenengo istorio arrakastatsuak idatzi zituen. Jack Oakland utzi zuenean lanaren etikan sinesle bat zen eta sozialista itzuli zen. Hor laneko tranpari ihes egiteko abagune bakarra heziketan eta bere "burmuina saltzean" zetzala ebatzi zuen. Idazketa lana edo negoziotzat hartu zuen; txirotasunetik ateratzeko eta aldi berean aberatsak haien joko propioan kolpatzeko aukera bakarra.
Oaklandera, 1898an, itzuli zenean ospetsu bilakatzeko bere borroka pertsonala hasi zen. Borroka hori, Martin Eden, haren eleberrian kontatu zuen. Argitaratutako bere lehenengo istorioa "To the Man On Trail" izan zen. Overland Monthly aldizkariak 5 dolar besterik eskeini zituenean eta gainera motel-motel ordainduz idazteari uztear egon zen. Hala ere, Black Cat, beste aldizkari batek "A thousand deaths" beste istorio baten truke 40 dolar ordaindu zizkion.
Jack Londonek oso zori ona izan zuen, idazten hasi zenean, merkeago argitaratzeko teknologia berriak sortzen ari baitziren. Honek merkatu zabal bat hedatu zuen eta jendea aldi berean erakarri zuen. Atlantic Monthly aldizkariaren lehenengo aleak Londonen "An odyssey to the North" istorioa argitaratu zuen. 1900ean 2.500 dolar irabazi zituen gaur egunean 50.000 dolar izango zirenak. Bere karrera literarioak erro finkoak zituen dagoeneko.
Bibliografia
Eleberriak
- A Daughter of the Snows (1902)
- The Call of the Wild (1903)
- The Kempton-Wace Letters (1903)
- (izengabe argitaratua, Anna Strunsky-rekin batera)
- The Sea-Wolf (1904)
- The Game (1905)
- White Fang (1906)
- The Iron Heel (1908)
- Martin Eden (1909)
- Burning Daylight (1910)
- Lost Face (1910)
- Adventure (1911)
- The Scarlet Plague (1912)
- A Son of the Sun (1912)
- The Abysmal Brute (1913)
- The Valley of the Moon (1913)
- The Mutiny of the Elsinore (1914)
- The Star Rover (1915)
- (Ingalaterran The Jacket izenarekin)
- The Little Lady of the Big House (1916)
- Jerry of the Islands (1917)
- Michael, Brother of Jerry (1917)
- Hearts of Three (1920)
- The Assassination Bureau, Ltd (1963)
Ipuin bildumak
- Son of the Wolf (1900)
- Children of the Frost (1902)
- Tales of the Fish Patrol (1906)
- South Sea Tales (1911)
- The House of Pride & Other Tales of Hawaii (1912)
- Smoke Bellew (1912)
- The Turtles of Tasman (1916)
- On the Makaloa Mat (1919)
Autobiografiak
- The Road, eskuragarri Gutenberg proiektuan. (1907)
- John Barleycorn (etext), eskuragarri Gutenberg proiektuan. (1913)
Saiakerak
- The People of the Abyss (1903)
- Revolution, and other Essays (1910)
- The Cruise of the Snark (1911)
Ipuin laburrak
- "A Curious Fragment" (1908)
- "A Piece of Steak" (1909)
- "A Relic of the Pliocene" (1901)
- "A Thousand Deaths" (1899)
- "An Odyssey of the North" (1900)
- "All Gold Canyon"
- "Aloha Oe" (1908)
- "Diable—A Dog" (1902), renamed Bâtard in 1904
- "Before Adam" (1907)
- "By The Turtles of Tasman"
- "Even unto Death" (1900)
- "Goliah" (1910)
- "Good-by, Jack" (1909)
- "In a Far Country" (1899)
- "In the Forests of the North" (1902)
- "Keesh, Son of Keesh" (1902)
- "Love of Life" (1905)
- "Moon-Face" (1902)
- "Negore the Coward" (1904)
- "Samuel"
- "South of the Slot" (1909)
- "The Apostate" (1906)
- "The Chinago" (1909)
- "The Death of Ligoun" (1902)
- "The Dream of Debs" (1909)
- "The Dominant Primordial Beast" (1903)
- "The Enemy of All the World" (1908)
- "The God of His Fathers" (1901)
- "The King of Mazy May" (1899)
- "The Law of Life" (1901)
- "The Leopard Man's Story" (1903)
- "The Madness of John Harned"
- "The Man With the Gash" (1900)
- "The Mexican"
- "The Minions of Midas" (1901)
- "The One Thousand Dozen" (1903)
- "The Red One" (1918)
- "The Rejuvenation of Major Rathbone" (1899)
- "The Scarlet Plague" (1912)
- "The Seed of McCoy" (1909)
- "The Shadow and the Flash" (1903)
- "The Strength of the Strong" (1911)
- "The Sundog Trail"
- "The Unparalleled Invasion" (1910)
- "The White Silence" (1899)
- "To Build a Fire" (1902, revised 1908)
- "Told in the Drooling Ward"
- "To the Man on Trail"
- "War" (1911)
- "When the World was Young" (1910)
- "Who Believes in Ghosts!" (1895)
Antzezlanak
- Theft (1910)
- The Acorn Planter: a California Forest Play (1916)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack London |