Jack Churchill
John Malcolm Thorpe Fleming Churchil (1906ko irailaren 16a, Kolonbo, Zeilan – 1996ko martxoaren 8an, Surrey, Ingalaterra), ezizenez "Fighting Jack Churchill" eta "Mad Jack" (euskaraz Jack Churchill Borrokalaria eta Jack Eroa), britainiar teniente kolonel bat izan zen.
Jack Churchill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonbo, 1906ko irailaren 16a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Surrey, 1996ko martxoaren 8a (89 urte) |
Familia | |
Aita | Alex Churchill |
Ezkontidea(k) | Rosamund Margaret Denny (en) (1941eko martxoaren 8a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | King William's College (en) Royal Military College, Sandhurst (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | Eskoziar Lur Garaietako gaita Xirolarrua |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada indar bereziak |
Gradua | teniente koronel lieutenant colonel (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Oso ezohiko izaera zuen soldadu nahiz ofiziala zen, hortik bere ezizenak eta ospe handia. Arku tiraketan oso trebea Erresuma Batua ordezkatuz munduko txapelketan parte hartu zuen. Bere modura borrokatzea gustatzen zitzaion eta Bigarren Mundu Gerra osoan zehar ingeles arku luzea, Eskoziar Lur Garaietako gaita eta claymore eskoziar ezpata handi bat zituela borrokatu zen, su-armarik erabili gabe. Distantzia luzetara soldadu etsaiak hiltzeko arkua erabiltzen zuen, bestelakoan aurrez aurre bere eskoziar ezpata handia.
Lelo hau zuen: "Borrokara bere ezpatarik gabe joaten den edozein ofizial, desegoki jantzia dago".
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack Churchill |