Jabier Salutregi
Jabier Salutregi Mentxaka (Bilbo, 1950eko urriaren 10a - Donostia, 2023ko ekainaren 14a[1]) euskal kazetaria izan zen.
Jabier Salutregi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1993 - 1998 - closure (en) →
1992ko martxoaren 31 - 1998ko uztailaren 15a - closure (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bilbo, 1950eko urriaren 10a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Donostia, 2023ko ekainaren 14a (72 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria | ||||
Egin egunkariaren zuzendaria izan zen 1998 uztailaren 15a arte, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak 18/98+ auziaren barruan egunkaria ixteko agindua eman zuenean.[2] Garzon epaileak Egin egunkariak ETA diruz laguntzen zuela zeritzon. 2009an, 11 urte geroago, Espainiako Auzitegi Gorenak Egin egunkariaren itxiera legearen aurkakoa izan zela ebatzi bazuen ere, akusatuei kartzela-zigorra berretsi zien Dena da ETA tesia mantenduz.[3]
Espainiaren euskal presoak etxetik urruneko espetxetan sakabanatzeko politika zela eta, Burgosko kartzelan eduki zuten preso. 2015eko urriaren 20an atera zen aske 7 urte eta erdiko espetxealdia bete ondoren.[4]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-06-09). «Fallece Jabier Salutregi, periodista siempre y encarcelado por dirigir ‘Egin’» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- (Ingelesez) «Basque newspaper shut down» The Irish Times 1998-07-16 (Noiz kontsultatua: 2017-10-18).
- (Gaztelaniaz) «El Supremo decreta la ilicitud del cierre del diario ‘Egin’ 11 años después de su clausura» Diagonal 2009-06-11 (Noiz kontsultatua: 2017-10-18).
- «Aske geratu da Jabier Salutregi zazpi urte eta erdiko zigorra bete ostean» Argia 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2017-10-18).