Jabier Agirre

Jabier Agirre Lasarte (Donostia, 1952ko martxoaren 6a[1]) euskal herritar medikua da. Euskalgintzan lan oparoa egin du.

Jabier Agirre

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1952ko martxoaren 6a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta lexikografoa
Jasotako sariak

Inguma: jabier-agirre-lasarte-00

UZEIko Terminologia Saileko teknikari gisa aritu zen 1983-2017 artean,[2] jarduera nagusia hiztegigintza espezializatua izan zuen bertan, medikuntza, osasun eta kirol arloetan bereziki, baina, horretaz haratago, ikasmaterialak prestatzen ere parte hartu zuen.

1991n Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) sorreran parte hartu zuen eta 2011 arte bertako lehendakari izan zen.[3]

2021eko apirilaren 27an Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria jaso zuen[4][5][6][7][8] bere ibilbidean «zientzia dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lana» aitortuz.

Osasun-arloko dibulgazio zientifikoa egin du euskarazko komunikabide orokor nahiz espezializatuetan, besteak beste Argia eta Elhuyar aldizkarian, Egunkaria eta Berria, Euskadi Irratian edo ETB1eko Egonean Giro, Horrelakoa da bizitza eta Txoriene[9] saioetan. Egun Klaudio Landak aurkeztutako Eztabaidan saioan parte hartzen du.

Lanak

42 liburu idatzi ditu (horietatik 39 hiztegiak dira), hainbat itzulpen eta dibulgaziozko artikulu ugari prentsan. Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 130 lan baino gehiago erakusten ditu.[10]

Liburuak

  • Osasun publikoa[11] (1979, UEU)
  • Osasunbideak. Medikuari galdezka (1986, Elhuyar/ELKAR)
  • Osasunbideak. Pediatria (1987, Elhuyar/ELKAR)

Medikuntza hiztegigintza

  • Medikuntza 1: Liseriketa hiztegia (1986, UZEI, ISBN 84-7529-332-8)
  • Medikuarekin [elkarrizketa-giroko hiztegitxoa, 200 sarrera] (1986, UZEI, ISBN 84-600-4766-0)
  • Medikuntza 2: Arnas aparatoa hiztegia (1988, UZEI, ISBN 84-7529-652-1)
  • Medikuntza 3: Pediatria hiztegia 1 (1990, UZEI, ISBN 84-7529-895-8)
  • Medikuntza 3: Pediatria hiztegia 2 (1990, UZEI, ISBN 84-7529-914-8)
  • Ihardunaldi medikoetako hiztegiak (1994, OEE, ISBN 84-7086-305-3)
  • Administrazio Sanitarioko Oinarrizko Hiztegia (1999, UZEI, ISBN 84-89135-06-1)
  • Farmazia hiztegia (FEUSE) (2002, 2015)
  • Kardiologia hiztegia (2011, EJ)
  • Ginekologia hiztegia (2012, EJ)
  • Onkologia hiztegia (2013, EJ)
  • ORL hiztegia (2014, EJ)
  • Gaixotasunen hiztegia (2015, EJ)
  • Nefrourologia hiztegia (2016, EJ)
  • Farmakoen izenen hiztegia (2016, EJ)
  • HIESa (2017, EJ, ISBN 978-84-457-3423-0)[12]
  • Psikiatria hiztegia (2017, EJ)
  • Traumatologia hiztegia (2017, EJ, ISBN 978-84-457-3430-8)[13]
  • Mendekotasuna (2017, EJ, ISBN 978-84-457-3426-1)[14]
  • Desgaitasunak (2017, EJ)
  • Albaitaritza (2017, EJ)
  • Oftalmologia (2018, EJ)

Kirol hiztegigintza

  • Kirolkidea (1982, UZEI, ISBN 84-75-29-200)
  • Kirola 1: Futbola (1985, UZEI, ISBN 84-7529-273-9)
  • Pilota: Kirol hiztegiak (1994, UZEI, ISBN 84-920813-3-X)
  • Futbola: Kirol hiztegiak (1994, UZEI, ISBN 84-920183-1-3)
  • Atletismoa: Kirol hiztegiak (1994, UZEI, ISBN 84-920183-0-5)
  • Txirrindularitza: Kirol hiztegiak (1996, UZEI, ISBN 84-89703-00-0)
  • Saskibaloia (2011, EJ, ISBN 978-84457-3204-5)[15]
  • Eskubaloia (2012, EJ ISBN 978-84457-3273-1)[15] 2020an Bidasoa eskubaloi taldeak edizio berria atera zuen bazkiddentzat
  • Gorputz hezkuntza (2012, EJ ISBN 978-84457-3272-4)[16]
  • Errugbia (2015, EJ ISBN 978-84457-3386-8)[17]
  • Mendizaletasuna (2015, EJ ISBN 978-84-457-3384-4)[18]
  • Neguko kirolak (2016, EJ)

Itzulpengintza

  • Giza anatomiako poltsikoko atlasa (1998, Elhuyar, Heinz Feneisen Pocket atlas of human anatomy lanaren itzulpena)
  • Jarduera fisikoaren eta kirolareN oinarrizko terminologia (2010, Gipuzkoako Foru Aldundia).

Ikasmaterialak

  • Osasun-zaintza (Laneko euskara). (1992. UZEI/HABE,{{ISBN|84-457-0048-0}})
  • Osatuz egitasmoa (aldizkaria, irratsaioak, webgunea). (2006tik aurrera, UZEI/HABE)
  • DIRUKIAK (Laneko euskara finantza-erakundeetan). (2001etik aurrera, UZEI/HABE/LANKIDE AURREZKIA)

Bestelakoak

  • Hizketa-ereduak. Fraseologia

Sariak

Erreferentziak

  1. Guraso.eus
  2. Alustiza, Maite. ««Beti gustatu zait gauzak esplikatzea, eta euskarak eman dit erraztasun hori»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-30).
  3. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea. 2019-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  4. «Jabier Agirre: 'Mediku eta pazientearen arteko harremana erraztu du euskarak'» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  5. «"Urtetan gogoz egindako lana onartzen du sariak; oso eskertuta nago"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  6. Bastida Alzuru, Jone. (2021). «Jabier Agirreri eman diote Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  7. Azurmendi, Nerea. (2021). «Ezagutza partekatzearen garrantzia berretsi dute CAF-Elhuyar sariek» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  8. «'Ezagutza da txertoa' lelopean banatu dira CAF-Elhuyar sariak» El Correo 2021-04-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  9. «Bideoa: Jabier Agirre (medikua). Txoriene | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  10. «Jabier Agirre Lasarte :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  11. Agirre, Jabier; Astobiza, Bittori. Osasun publikoa. Iruñea: UEU (argitaratze data: 1979).
  12. Hiztegiaren PDF bertsioa, Eusko Jaurlaritzako webgunean.
  13. Hiztegiaren PDF bertsioa, Eusko Jaurlaritzako webgunean.
  14. Hiztegiaren PDF bertsioa, Eusko Jaurlaritzako webgunean.
  15. Hiztegiaren PDF bertsioa, Eusko Jaurlaritzako webgunean.
  16. Hiztegiaren PDF bertsioa, Eusko Jaurlaritzako webgunean.
  17. Hiztegiaren PDF bertsioa, Eusko Jaurlaritzako webgunean.
  18. Hiztegiaren PDF bertsioa, Eusko Jaurlaritzako webgunean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.