Jabidahko sarraskia
Jabidahko sarraskia edo Corregidor sarraskia Filipinetako Indar Armatuek sortutako sarraski baten izena da. Sabah aldarrikatzeko entrenamenduan zeuden mairu musulman militanteen aurkako ekintza egin zuten eta, iturri ezberdinen arabera, 14tik 68ra erail zituzten. Beste iturri batzuen arabera hau ez zen inoiz gertatu. Gertatu zela diotenek, 1968ko martxoaren 18an kokatzen dute gertakaria. Sarraski honen ostean Filipinetako hegoaldeko Mairuen altxamendua gertatu zen.
Jabidahko sarraskia | |
---|---|
Mota | sarraski |
Honen parte da | North Borneo dispute (en) |
Data | 1968ko martxoaren 18a |
Kokaleku | Filipinak |
Kanpo estekak
Artikulu hau Filipinetako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.