Jabal al-Druze
Jabal al-Druze (arabieraz: جبل الدروز, Druzoen mendia), izen ofiziala Jabal al-Arab (arabieraz: جبل العرب, Arabiarren mendia), hegoaldeko Siriako mendialdea da, sumendi jatorrikoa. Sweida eskualdean kokaturik dago, Hauran eta Jordaniako mugen artean. Basaltozko goi-ordokiek osatzen dute eta altuera garaienak 2.000 metrotik beherakoak dira; gailurrik garaiena Tell Qeni da (1803 m). Abeltzaintza -ardi eta ahuntz azienda- eta nekazaritza -laboreak, olibondoak eta mahastiak- dira ekonomiaren oinarriak. Drusoak XIX. mendean egokitu ziren bertan.
Jabal al-Druze | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.803 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 32°40′N 36°44′E |
Honen parte da | Harrat al-Sham |
Herrialdea | ![]() |
Siriako muhafazah | As Suwayda eskualdea |
Geologia | |
Material nagusia | basalto |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/7/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.