Ja Soxla S Uma
Ja Soxla S Uma (idazkera zirilikoz: Я сошла с ума; euskaraz: Burua galdu dut) 200 Po Vstretxnoi t.A.T.u.ren lehen musika albumeko lehen singlea da. 2000ko abenduaren 19an izan zen kaleratua Errusia, Polonia, Txekiar Errepublika eta, orokorrean, Europa Ekialdeko herrialde guztietan. Nahiz eta abestia errusieraz izan, 200 Km/h in the Wrong Lane albumean ere aurki daiteke eta single honekin, t.A.T.u.k MTV Video Music Awardsen International Viewer's Choice saria irabazi zuen 2001. urtean.
Ja Soxla S Uma | ||||
---|---|---|---|---|
t.A.T.u.en singlea eta kanta | ||||
Egilea(k) | t.A.T.u. | |||
Argitaratze-data | 2000 | |||
Banatze bidea | disko konpaktu | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | pop rock | |||
Iraupena | 3:35 minutu | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | 200 Po Vstretxnoi | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Ivan Shapovalov (en) ![]() | |||
Hitzak | Elena Kiper (en) ![]() ![]() ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Sergio Galoyan (en) ![]() | |||
![]() ![]() | ||||
Hitzak | MetroLyrics | |||
Bideoa | YouTube | |||
t.A.T.u.en kronologia | ||||
|
Ja Soxla S Uma | |
---|---|
![]() Ja Soxla S Uma | |
t.A.T.u.(r)en abestia | |
Argitalpena | 2000ko abenduaren 19an |
Formatua | CD eta cassettean |
Grabazioa | 1999 |
Musika mota | Pop rock |
Hizkuntza | Errusiera |
Iraupena | 3:35 |
Diskoetxea | Universal |
Idazlea | Sergio Galoyan, Elena Kiper, Valeriy Polienko |
Ekoizlea | Ivan Xapovalov |
Abestiak, beste neska bat maite eta gizartearen erantzunaren eta gurasoen barkamenaren beldurrez dagoen neska baten sentimenduak adierazten ditu. Ustez, Elena Kiperrena da idea, dentistarenean lotan gelditu eta ametsetan beste neska bat musukatzen zuela amestu zuela esan baitzuen; esnatzerakoan, "ja soxla s uma" esaldia bururatu zitzaion. Bigarren esaldia, "mnje nuzhna Ona" (behar dut) Ivan Xapobalovek gaineratu zuen.
Bideoklipa
Xapobalovek berak zuzendu zuen single horren bideoklipa. Bertan, Lena eta Julia eskolako uniformez jantzita agertzen dira, abestu eta elkar musukatzen duten artean, euri eta elurpean. Neskak, kartzela baten barruan daudela dirudi eta hesiaren beste aldean, begiluze batzuk daude neskez barre egiten. Amaieran, neskek irteera aurkitu eta kartzelatik ezin irten daitezkeenak begiluzeak direla konturatzen dira. Kiperrek dio, Fucking Åmål suediar filmeak eragina izan zuela bideoaren itsuran. Grabaketak 1999 bukaeran egin ziren, Juliak hamalau eta Lenak hamabost urte zituztenean. 2000. urteko azaroan kaleratu zen bideoa Errusiako MTV sarean.
Bideoklipa eztabaidagarria eta oso polemikoa izan zen Europan, ez lesbiana bikotea izateagatik bakarrik, neskek orduan zuten adinagatik, baizik.
Postuak
Herrialdea | Musika zerrenda | Postu altuena | Salmentak | Ref. |
---|---|---|---|---|
Europa | ||||
![]() |
Russia Top 100 | 1 | 200.000+ | [1] |
![]() |
8 | |||
![]() |
Polonia Top 50 | 1 | [2] | |
![]() |
18 |