J Martina
J Martina Larrabetzu (Bizkaia) eta Barañain (Nafarroa) arteko elektronika eta pop taldea da. 2019an sortu zuten taldea. EP eta bideo bidez aurkeztu izan dituzte euren lanak.[1]
J Martina | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2019 |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | elektronika, alternative dance (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia
Baseekin jolasteko gogoz abiarazi zuten Kattalin eta Ane Barcena ahizpek J Martina egitasmoa, eta Javi Jorajuriarekin batera osatu zuten hirukotea.[2] Asmo argiz sortu zen taldea: kideek garbi zuten nola landu nahi zuten haien musika, baita zer komunikatu nahi zuten ere.[3]
Taldekideak
- Kattalin Barcena
- Ane Barcena
- Javi Jorajuria
Diskografia
- SU (2020, Egilea editore)
- Oraindik ez (2020, Egilea editore)
- Desira (2020, Egilea editore)
- Mundu zahar (2020, Egilea editore)
- Beste zerbait (2020, Egilea editore)
- H.E.N.N.E.Z. (2021, Egilea editore)
- Errekan behera (2021, Egilea editore)
- Mailu honen zarata (2022, Egilea editore)
Erreferentziak
- Astiz, Iñigo. «'Baina' batekin jaiotako belaunaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).
- «J Martina» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).
- (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2022-02-02). «Elkarrizketa J Martina taldeari (2022)» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.