JSTOR

JSTOR (ingelesez /dʒ eɪ s t ɔːr / ahoskaten da) Journal Storage izendatzeko erabiltzen den ohiko hitz mozketa bat da. Hitz mozketa hori AEBko liburutegi digital bat izendatzeko erabili ohi da.

JSTOR
URL helbidea https://www.jstor.org/
Komertziala?Bai
Webgune mota Eduki akademikoak
Erabiltzailea erregistratzeaBai
Hizkuntza(k)Hizkuntza askotan baina ingelesa nabarmen nagusi
Jabea Ithaka Harbors
EgileaAndrew W. Mellon Foundation
Argitalpen data1995
EgoeraAktiboa

1995 urtean sortu zen New York Cityn, AEBn. Jatorriz aldizkari akademikoen eranskinak digitalizatuak zituen eta gaur egun liburuak eta beste iturri batzuk biltzen ditu, baita humanitate eta gizarte zientzietako aldizkarietako gaur egungo zenbakiak ere. Ia 2.000 aldizkari zientifikoetako testu osoko bilaketak eskaintzen ditu.

Bazkide izan behar eduki horiek ikusi ahal izateko. Eduki asko ez dira doan. Erakunde bezala ere izan daiteke bazkide eta horrela milaka erakundeetako partaideek edukiak ikus ditzakete, tartean unibertsitateak eta. 2015ean 8.000 gora erakunde ziren bazkide, munduko 160 estatutakoak.

Edukiak argitara ematen dira hainbat lizentzia pean; lizentzia ia guztiak topa daitezke: copyright, copyleft, jabari publikoa, Creative Commons lizentzia pekoak...

JSTORen diru-sarrerak 86 milioi dolar izan ziren 2015ean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.