JO.LO.AR.

JO.LO.AR. euskal pistola semiautomatikoa da, J. Lopez de Arnaizek diseinatua. 1924tik aurrera Eibarren zegoen Calixto Arrizabalaga e Hijos enpresak ekoiztu zuen[1].

JO.LO.AR.
pistola erdiautomatikoa
Fabrikazioa
FabrikatzaileaCalixto Arrizabalaga e Hijos
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Historia
Zerbitzuaren hasiera1924
GatazkaEspainiako Gerra Zibila
Ezaugarriak
Munizioa.25 ACP (en) Itzuli, .32 ACP (en) Itzuli, .380 ACP (en) Itzuli, 9×23mm Largo (en) Itzuli eta .45 ACP (en) Itzuli

Kalibre askotan egin zuten, 6.35x16mm (.25 ACP), 7.65x17mm (.32 ACP), 9x17mm (.380 ACP), 9x23mm luze eta 11.43x23mm (.45 ACP) kartutxoak erabiliz.

Historia

José López Arnaiz enpresariak 1919ko irailaren 12an bere asmakuntza patentatu zuen: pistola bati kanpotik gehitu ahal zitzaion palanka bat, esku bakarra zutenek tiro egin ahal izateko[1]. 1924an Arnaizek lortu zuen Calixto Arrizabalaga e Hijos enpresak bere sistema hartzea eta jada bazuten Sharp Shooter izeneko pistolari gehitzea. 1930ko hamarkadaren hasieran amaitu zen bere ekoizpena[1].

Erosleak

Peruko Armadak ale asko erosi zituen, egokiak zirelako zaldi gainean tiro egiteko, esku bakarrarekin[1].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Pistola JO.LO.AR: el arma de los mancos - Arma corta» www.armas.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.