JJ Cale

JJ Cale (edo J.J. Cale)(Tulsa, Oklahoma, 1938ko abenduaren 5a - La Jolla, Kalifornia, 2013ko uztailaren 26a), AEBetako musikagilea izan zen. Benetako izena John Weldon Cale zuen, eta ezaguna da, batez ere, Eric Clapton famatu zuten kantetako bi idatzi zituelako: After Midnight eta Cocaine. Lynyrd Skynyrd taldearen Call Me The Breeze eta I Got the Same Old Blues kantak ere, berak idatzi zituen.

JJ Cale

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Weldon Cale
JaiotzaOklahoma City, 1938ko abenduaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLa Jolla, 2013ko uztailaren 26a (74 urte)
Hobiratze lekuaMission San Luis Rey Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Christine Lakeland (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCentral High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, musikaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)J.J. Cale, J. J. Cale eta JJ Cale
Genero artistikoaherri-musika
bluesa
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaShelter Records (en) Itzuli

jjcale.com
IMDB: nm0129815 Allmovie: p83862
Youtube: UCHY-LYY6ufZvd_40Ag9NMcA Spotify: 06nsZ3qSOYZ2hPVIMcr1IN Musicbrainz: 4b0be624-6b87-47e8-bbf0-588a2c6c0439 Songkick: 18313 Discogs: 290587 Allmusic: mn0000119651 Find a Grave: 114442186 Deezer: 1436 Edit the value on Wikidata


Cale "Tulsa Sound" izenekoaren sortzaileetako bat izan zen, blues, rockabilly, country eta jazz musikak uztartzen dituen soinua. Bere estiloa "lasaia" dela esan izan da, eta honakoak ditu ezaugarririk aipagarrienak: shuffle erritmoak, akorde aldaketa lañoak, ahots bikoiztuak eta letra ziztatzaileak eta inteligenteak. Gitarra-jotzaile berezia zen; berezia zuen punteatzeko modua, eta bere soloak arinak eta neurrikoak dira. Bere konposizioak xaloak eta artifiziorik gabeak dira, eta hala islatzen dute bere grabazioek, normalean berak eginak, erritmo-kaxa baten laguntzaz.

Artista askok jaso dute Caleren eragina; besteak beste, Eric Claptonek, Mark Knopflerrek, Neil Youngek edo Bryan Ferryk. Beste askok bere kanten bertsioak egin dituzte. Kanta horien artean ezagunenak "Cocaine", "After Midnight", "Call Me the Breeze", "Travelling Light" eta "Sensitive Kind" dira.

Ospeari, bira luzeei eta maiztasun finkoz grabatzeari zien nazka ere oso ezaguna da. Musikari askorentzat gurtzeko moduko artista izan da, baina ez oso ezaguna.

Azken urteetan, bere musika publiko zabalago eta gazteagoarengana iritsi zen, beste arrazoi batzuen artean, "To Tulsa and Back: On Tour with J.J. cale" izeneko dokumentalari esker, eta 2008ko Grammi sarietan, "Blues Garaikideko Disko Onena" saria jaso zuelako berak eta Eric Claptonek elkarlanean eginiko "The Road to Escondido" diskoak.

2013ko uztailaren 26an, La Jollako (Kalifornia) Scripps Ospitalean hil zen, bihotzekoak jota.

Diskografia

  • 1958 Shock Hop/Sneaky [Johnny Cale izenaz]
  • 1960 Troubles, Troubles/Purple Onion [Johnny Cale Quintet izenaz]
  • 1961 Ain't That Lovin You Baby/She's My Desire [Johnny Cale Quintet izenaz]
  • 1966 A Trip Down The Sunset Strip (Leathercoated Minds taldearekin)
  • 1971 Naturally
  • 1972 Really
  • 1974 Okie
  • 1976 Troubadour
  • 1979 5
  • 1980 Shades
  • 1982 Grasshopper
  • 1983 Number 8
  • 1984 Special Edition (bilduma)
  • 1990 Travel Log
  • 1992 Number 10
  • 1994 Closer to You
  • 1996 Guitar Man
  • 1997 Anyway the Wind Blows
  • 1998 The Very Best of J. J. Cale
  • 2000 Universal Masters Collection
  • 2001 Live
  • 2004 To Tulsa and Back
  • 2006 Collected (bonus track batzuk ditu, Alemanian bakarrik argitaratua)
  • 2006 The Road to Escondido, Eric Claptonekin
  • 2007 Rewind: The Unreleased Recordings
  • 2009 Roll On

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: JJ Cale Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.