J. C. Jacobsen

Jacob Christian Jacobsen (Kopenhage, Danimarka, 1811ko irailaren 2a - Erroma, Italia, 1887ko apirilaren 30a), J.C. Jacobsen bezala ezagutua, enpresagizon eta filantropo daniarra izan zen.

J. C. Jacobsen

(1886)
Folketingeko kide

Bizitza
JaiotzaKopenhage, 1811ko irailaren 2a
Herrialdea Danimarka
BizilekuaKopenhage
HeriotzaErroma, 1887ko apirilaren 30a (75 urte)
Hobiratze lekuaJesuskirken (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Laura Jacobsen
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, artisaua, mezenasa, soldadua, politikaria, Folketingeko kidea eta Folketingeko kidea
Jasotako sariak
KidetzaCopenhagen City Council (en) Itzuli
Folketing
Folketing
Landstinget (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Liberal Party (en) Itzuli

Find a Grave: 18008662 Edit the value on Wikidata

Ezagupen akademiko eta zientifikorik izan ez arren, garagardoaren ekoizpena enpresa familiar txikietan egitetik metodo zientifikoez eta industrializazioa erabiliz egitera pasa behar zela konturatu zen eta 1844. urtean Carlsberg garagardo lantegia abiarazi zuen. Izena bere seme Carl-en omenez jarri zion, danieraz Carlen muinoa esan nahi baitu. Kalitate handiko garagardoaren bila jarraitu zuen eta 1875. urtean Carlsberg enpresako laborategia fundatu zuen.

Carlsber garagardoari esker aberastu egin zen eta Danimarkaren bizitza politikoan parte hartu zuen, hasieran Danimarkako Alderdi Liberalari lagunduz eta azkenik diputatu kontserbadore gisa 1854 eta 1871 artean.

Kopenhage hiriko mezenas ere bihurtu zen. Frederiksborg gaztelua suak erre zuenean berak finantziatu zuen 1859 urtean hasi zen berreraikuntza. 1876. urtean Carlsberg Fundazioa sortu zuen eta beronen bidez Historia Naturaleko museoa sortu zuen Frederiksberg jauregian. Fundazio honek ordea familia arazoak sortu zizkion eta Carl Jacobsen semearekin izandako ezinikusiaren eraginez Ny Carlsberg (Carlsberg berria) sortu behar izan zuen. 1886. urtean adiskidetu ziren aita eta semea.

J.C.Jacobsenek osatu zuen artelanen bildumarekin semeak Ny Carlsberg Glyptotek sortu zuen eta gaur egun Kopenhageko museo garrantzitsuena da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: J. C. Jacobsen Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.