J-Hope
Jung Ho-seok (Hangul: 정호석; 1994ko otsailaren 18 - ), J-Hope izen artistikoarekin ezagunagoa (j-hope estilizatua), Hego Koreako raperoa da, konpositorea, dantzaria eta disko-ekoizlea. Hego Koreako BTS mutil-taldean egin zuen debuta 2013an, Big Hit Entertainmenten zigilupean.
J-Hope | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gwangju, 1994ko otsailaren 18a (30 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Lehen hizkuntza | koreera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Global Cyber University (en) |
Hizkuntzak | koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, dantzaria, disko-ekoizlea, kantugilea, abeslaria eta musikagilea |
Pisua | 65 kilogramo |
Altuera | 177 zentimetro |
Kidetza | BTS |
Izengoitia(k) | J-Hope |
Genero artistikoa | K-popa Korean hip hop (en) dancea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Hybe Corporation (en) |
ibighit.com… | |
| |
J-Hopek bakarkako lehen mixtapea, Hope World, atera zuen 2018an. Albumak kritikoen harrera positiboa izan zuen, eta 38. postua lortu zuen Estatu Batuetako Billboard 200en, une horretara arte korear artista batek lortutako posturik onena. 2019an, Billboard Hot 100ean bakarlari gisa sartu zen BTSko lehen kidea izan zen, Becky G abeslariarekin batera, bere "Chicken Noodle Soup" (Oilasko-fideoen zopa) 81. postuan sartu zen zuzenean. 2022an, J-Hopek Jack in the Box estudioko lehen albuma kaleratu zuen.