Józef Piłsudski
Józef Klemens Piłsudski (Zulow, Lituania, 1867ko abenduaren 5a - Varsovia, Polonia, 1935eko maiatzaren 12a) poloniar politikaria izan zen, Poloniako Bigarren Errepublikako lehen estatuburua (1918-1922) eta diktadorea (1926-1935). Lehen Mundu Gerraren erditik aurrera, Europako politikako buru garrantzitsuetakoa izan zen. Poloniak 1918an independentzia berreskuratzearen eragile nagusitzat jotzen da (1795ean aldameneko herrialdeen artean Polonia zatitu zuten eta).
Józef Piłsudski | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1930eko abuztuaren 15a - 1930eko abenduaren 4a ← Walery Sławek (en) - Walery Sławek (en) →
1926ko urriaren 2a - 1928ko ekainaren 27a ← Kazimierz Bartel (en) - Kazimierz Bartel (en) →
1926ko abuztuaren 27a - 1935eko maiatzaren 12a - Edward Rydz-Śmigły →
1918ko azaroaren 14a - 1922ko abenduaren 9a - Gabriel Narutowicz → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Józef Klemens Piłsudski | ||||||||
Jaiotza | Zalavas (en) , 1867ko abenduaren 5a | ||||||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa 1918) Poloniako Bigarren Errepublika (1918 - | ||||||||
Lehen hizkuntza | poloniera | ||||||||
Heriotza | Varsovia, 1935eko maiatzaren 12a (67 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Wawelgo katedrala | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Józef Wincenty Piłsudski | ||||||||
Ama | Maria Piłsudska | ||||||||
Ezkontidea(k) | Maria Piłsudska 1921eko abuztuaren 17a) Aleksandra Piłsudska (en) (1921eko urriaren 25a - 1935eko abenduaren 5a) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Piłsudski-Własnego (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Kharkiveko Unibertsitatea (1885 - | ||||||||
Hizkuntzak | poloniera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, militarra, buruzagi militarra, ofizierra eta estatu-politikaria | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Kharkiveko Unibertsitatea | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Związek Sybiraków (en) | ||||||||
Izengoitia(k) | Wiktor, Z. Mieczysławski eta Mieczysław | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | Poloniako marexala | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Polonia-Sobietar Batasuna Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Luteranismoa katolizismoa katolizismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Poloniako Alderdi Sozialista | ||||||||
jpilsudski.org | |||||||||
Bizitza
Piłsudskiren independentziaren aldeko ekimenak eta ideologia sozialista zirela eta, Errusiako tsarrak etengabe esetsi zuen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, behar-beharrezko ikusten zuen Piłsudskik indar aliatuak Errusiaren eta Alemaniaren aurkako gerran garaile irtetea, Polonia aske geratuko bazen. Bere herrikideekin batera Errusiaren aurka borrokatu ondoren, Alemaniak eta Austria-Hungariak Poloniaren independentzia onar zezaten lortu zuen 1916an. 1917ko Errusiar Iraultzak eta Aliatuek Alemania eta Austria-Hungaria menderatzeak Polonia askatzeko aukera ekarri zuten.
Poloniako estatu berriko lehendakari hautatu zuten 1918an. Ahaleginak egin zituen Polonia Sobietar Batasuneko Armada Gorriaren erasoetatik babesten. Lituaniarekin eta Ukrainarekin batera estatu federal bat osatzen ahalegindu zen, baina 1920an Armada Gorriaren erasoak atzera eragin zuen.
Polonian konstituzio demokratikoa onartu zenean (1922), lehendakaritza utzi zuen. Hala ere, bere lagunen bitartez gobernatzen zuen, eta 1926an, ekonomiaren larriune batean, armadarekin Varsovian sartu eta agintea lortu zuen estatu kolpearen bidez. Hortik hil arte modu diktatorialean gobernatu zuen.
1930 ondoko urteetan Hitlerrek behin eta berriro egin zion Alemaniarekin Errusiaren aurkako aliantza bat osatzeko proposamena. Hitzarmen bat sinatu zuen Alemaniarekin, hamar urtez elkarri erasorik ez egiteko. Barne politikari dagokionez, armada osatzeari ekin zion, baina albo batera utzi zuen ekonomia garapena.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Józef Piłsudski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.