Józef Ignacy Kraszewski
Józef Ignacy Kraszewski (Varsovia, Polonia, 1812ko uztailaren 28a - Geneva, Suitza, 1887ko martxoaren 19a) poloniar idazlea izan zen.
Józef Ignacy Kraszewski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1812ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Polonia |
Bizilekua | San Petersburgo |
Lehen hizkuntza | poloniera |
Heriotza | Geneva, 1887ko martxoaren 19a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Crypt of Merit at Skałka (en) |
Familia | |
Aita | Jan Kraszewski |
Ama | Zofia Kraszewska |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Kraszewski (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vilnius University (en) |
Hizkuntzak | frantsesa poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, historialaria, antzerkigilea, kazetaria, idazlea, poeta, margolaria, eleberrigilea, iritzi-kazetaria, marrazkilaria, bildumagilea, literatura-kritikaria eta national revival activist (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Poznań Society of Friends of Learning (en) Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Polskie Towarzystwo Tatrzanskie (en) Wileńska Komisja Archeologiczna (en) Towarzystwo Naukowe Krakowskie (en) |
Izengoitia(k) | Kleofas Fakund Pasternak, Bogdan Bolesławita, Bohdan Boleslawita eta Bohdan Boleslavita |
Genero artistikoa | short novel (en) eleberri historikoa social novel (en) olerkigintza |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Urtarrileko matxinada |
ignacy.kraszewski.pl | |
| |
Literaturako genero guztiak, kazetaritza, arkeologia eta historia landu zituen eta Poloniako idazle eta nobelagile erromantiko nagusienetakoa izan zen.
Biografia
Vilniusko unibertsitatean egin zituen ikasketak eta preso hartu zuten 1830. urtean Errusiako agintarien aurka jo zuelakoan, eta aske utzi zuten 1832an.
Ateneum aldizkaria argitaratu zuen 1841-1852. urteetan eta Gazeta Codzienna izeneko egunkaria 1859-1862 bitartean. Erbestera jo behar izan zuen 1863an, Poloniako agintaria iraindu zuelakoan, eta Alemaniako Dresdengo hirira joan zen.
1883an, atxilo hartu zuten Frantziaren aldeko espioitza lanak egina zatekeela eta, eta hiru urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri zioten Magdeburgon. 1885ean aske utzi eta Suitzara jo zuen ondokoan.
Nabari du Kraszewskik frantses idazleen eragina bere eleberrietan.
Obra nagusiak: Poeta i Swiat (1839, Poeta eta mundua), Zygmuntowskie czasy (1846, Segismundoren garaian), Chata za wsia (1853, Herri bazterreko etxola), Powiesc bez titulu (1855, Izenbururik gabeko eleberria).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Józef Ignacy Kraszewski |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.