Jérôme Savary
Jérôme Savary (Buenos Aires, Argentina, 1942ko ekainaren 27a - Paris, Frantzia, 2013ko martxoaren 4a) antzerkilaria izan zen.
Jérôme Savary | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Jérôme Savary |
Jaiotza | Buenos Aires, 1942ko ekainaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Levallois-Perret, 2013ko martxoaren 4a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Crématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure des arts décoratifs (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki zuzendaria, dramagilea, film-zuzendaria, tronpeta-jotzailea, gidoilaria eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | tronpeta |
laboiteareves.fr | |
|
Bizitza
Aita frantsesa zuen, eta ama, berriz, estatubatuarra. Gaztaroa Frantzia, Hego Amerika eta Ameriketako Estatu Batuen artean igaro zuen. Grand Théâtre Panique (1965) konpainia sortu zuen, Fernando Arrabal espainiar antzerkilariarekin batera. Ondoren, berak bakarrik, Le Grand Magic Circus (1968) sortu zuen, eta harekin muntatu zituen Zartan, frère mal aimé de Tarzan (1970, Zartan, Tarzanen anaia gaitzetsia), Cendrillon et la lutte des classes (1973, Errauskine eta klaseen borroka) eta De Moïse à Mao (1974, Moisesetik Maora).
1970eko hamarraldiaren bukaeran, lan klasikoak eta operak antolatu zituen. Antzerki-zuzendaria izan zen frantses zerbitzu publikoan. Hainbat eskualdetako zentro dramatikoetako arduradun izan ondoren, Parisko Théâtre national de Chaillot zuzendu zuen 1988az geroztik. Horretaz gainera, espezialista egin zen lan lirikoetan (Prokofieven Gerra eta Bakea, 1991) eta antzerki musikaletan (Cabaret, 1987). Komedian ere aritu zen: Molièreren Aitoren seme burgesa lanean, M. Jourdainen papera egin zuen, eta hiru modu desberdinetan eraman zuen antzerkira (1981, 1989 eta 1996). 2000tik 2006ra, Opéra-Comique antzokiaren zuzendari izan zen. 2007tik 2013ra bere antzerki-taldea izan zuen: La Boîte à Rêves.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.