Jânio Quadros

Jânio Quadros (Campo Grande, Mato Grosso, 1917ko urtarrilaren 25a - São Paulo, 1992ko otsailaren 16a) brasildar politikaria izan zen, Brasilgo Errepublikako presidentea 1961ean.

Jânio Quadros

24. São Pauloko alkate

1986ko urtarrilaren 1a - 1989ko urtarrilaren 1a
Mário Covas (en) Itzuli - Luiza Erundina (en) Itzuli

22. Brasilgo presidente

1961eko urtarrilaren 31 - 1961eko abuztuaren 25a
Juscelino Kubitschek de Oliveira - Pascoal Ranieri Mazzilli (en) Itzuli
São Pauloko alkate

1953ko apirilaren 8a - 1955eko urtarrilaren 31
Armando de Arruda Pereira (en) Itzuli - William Salem (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCampo Grande, 1917ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaSão Paulo, 1992ko otsailaren 16a (75 urte)
Hobiratze lekuaCemitério da Paz (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Eloá Quadros (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSão Pauloko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea
São Pauloko Unibertsitatea
Colégio Marista Arquidiocesano (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Lantokia(k)Brasilia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Kristau Demokrata

Bizitza

Politikari gisa, Sao Pauloko estatuan hasi zen, populismoaren ildotik. São Paulo hiriko zinegotzia izan zen, alkatea ere bai (1953-1954), eta izen bereko estatuko gobernadorea (1955-1959). Alderdi politikoen egituraz baliatu zen, baina alderdi edo programa jakin batekin identifikatu gabe. São Paulon lan txukuna egin zuen administrazioan; gastuak murriztu zituen, eta kudeaketa eraginkorra egin zuen.

Juscelino Kubitschek lehendakariaren nahiaren aurka, zenbait alderdiren laguntza jaso zuen, eta gobernurako hautagaia Henrique Lott mariskala garaitu zuen 1960ko lehendakaritzarako hauteskundeetan. Lehendakari izendatu zutenez gero (1961), administrazio zuzenaren alde saiatu zen, eta inflazioaren aurkako politika bultzatu. Kanpo-politikan, berriz, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko gerra hotzaren erdian, neutrala izaten saiatu zen, Gamel Abdel Nasser egiptoarraren, Tito jugoslaviarraren eta Jawaharlal Nehru indiarraren ildotik. Beraz, ordu arte Brasilen ohitura izan zena hautsiz, beti Estatu Batuen esanetara egoteari utzi zion.

Aurreko gobernari gehienen oposizioari aurre egin ezinik, karguaren dimisioa eman zuen urte horretan bertan, abuztuan. 1964ko kolpe militarrak politikarako eskubideak ukatu ondoren, 1979ko amnistiarekin heldu zion ostera politikari, eta Sao Pauloko alkatea izan zen berriro, 1986tik 1989ra.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jânio Quadros Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.