János Arany
János Arany (Nagyszalonta, 1817ko martxoaren 2a - Budapest, 1882ko urriaren 22a) hungariar olerkari, itzultzaile eta kazetaria izan zen.
János Arany | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salonta (en) , 1817ko martxoaren 2a |
Herrialdea | Hungaria |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Budapest, 1882ko urriaren 22a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Julianna Ercsey (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Reformed College of Debrecen (en) (1833 - 1836) |
Hizkuntzak | hungariera ingelesa antzinako greziera latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, idazlea, kazetaria eta itzultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hungariako Zientzien Akademia Kisfaludy Society (en) |
Hamalau urterekin hasi zen irakasle lanetan. Aktore ibiltari talde batekin ere bat egin zuen, eta gero kazetari lanetan aritu zen. 1847an sari bat irabazi zuen "Az elveszett alkotmány" ("Konstituziogileak galdua") lanarekin.
"Toldi" bere lanik ospetsuena argitaratu ondoren, Sándor Petőfiren lagun egin zen. 1848ko Hungariako Iraultzan Petőfiren heriotzak sakonki eragin zion.
1858an Hungariako Zientzien Akademiako kide hautatu zuten eta 1865etik idazkari nagusia izan zen. Halaber, Hungariako literatur elkarterik handiena den Kisfaludy Elkarteko lehendakari hautatu zuten.
102 balada idatzi zituen eta Shakespeareren hiru drama itzuli zizkion hungariarrari. "Buda erregearen heriotza" (1864) poema epikoan Hungariaren iragan mitiko eta historikoa jorratu zuen.
"A Walesi Bárdok" ("Galesko Bardoak") olerkian paralelismoa egin zuen ingelesek galestarren aurka egindako errepresioaren eta hungariarren aurkako Austriako errepresioaren artean.