Izterreko trizeps

Giza anatomian, izterreko trizeps, baita trizeps sural edo trizeps femorala ere, zangoan dagoen muskulua da.[1]

Artikulu hau izterrekoaren muskuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «trizeps».
Izterreko trizeps
Xehetasunak
Honen partesuperficial part of posterior compartment of leg (en) Itzuli
KonponenteakMuskulu gastroknemioa
muskulu soleoa
Jatorriaizterrezurra
Berna-hezurra
Fibula
InsertzioaOrpazurda
Kalkaneoa
Arteriaposterior tibial artery (en) Itzuli
NerbioaNerbio tibial
Muskuluaren akzioaplantarflexion (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezmusculus triceps surae
TAA04.7.02.043
FMA51062
Terminologia anatomikoa

Zangoko gihar bikiek (barnekoak eta kanpokoak), soleoak eta oinzolako muskuloak, muskulu plantarrak, osatutako giharra da. Gihar honen eginkizuna funtsezkoa da ibiltzerakoan, oina luzarazi eta orpoa altxarazten baitu.[2]


Jatorri eta ezarpena

Soleoa

Osagai sakonena da. Peroneo buruaren eta tibiaren atzeko aurpegian izango du jatorria, bertan, bere lerroa/ildo uzten duelarik, soleoaren lerroa hain zuzen ere. Lerro honetan arku bat egiten du, nerbio eta arteria tibiala igaro ahal izateko. Bestalde, ezarpenaren aldetik, muskulu honen zuntzak, kalkaneoaren tuberositatera heldu eta akilesen tendoiarekin bat egiten dute [3]


Biki muskuluak

Biki muskuluak edota gastronemioak femurraren kondilotik datoz,bertan dute jatorria. Izterraren atzeko muskuluarekin elkartzean, erronbo itxurako egitura bat osatuko dute, belaunaren atzealdea izango dena. Bestalde, ezarpena akilesen tendoiarekin batera kalkaneora heltzen dira.


Oinzolako muskulua

Inkonstantea da, hau da, ez da pertsona guztietan aurkitzen. Jatorriari dagokionez, femurraren epikondilo lateralean izango du muskulu honek. Gihar gutxiko muskulua izango denez, berehala tendoi luze batean bihurtzen da. Aurrekoek bezala, akilesen tendoiarekin bat egingo du bere ezarpenean, kasu honetan, erdialdetik.

Funtzioak

Orokorrean, trizeps suralaren funtzioa flexio plantarra burutzea eta orkatila plano transbertsalean egonkortzea da. Bere osagaiek, mugimendu hauetan modu ezberdin batean jokatzen dute. Soleoak, adibidez, inbertsioa eragiten du. Bestalde, bikiek, tolespen plantarra eta inbertsioa egiteaz gain, femurrera heltzen direnez, belaunaren tolespena ere egiten dute, baita hanka puntetan jartzea ere. Azkenik, oinzolako muskuluak soleotik tiratzen duenez, belauna tolestean, soleoaren arkua mantentzen laguntzeaz gain, nerbioak, arteriak eta zainak bertan harrapatuta ez gelditzen ere laguntzen du [4].


Irudi gehigarriak


Erreferentziak

  1. Lippert, Lynn S.. (2006). Clinical kinesiology and anatomy. (4. argitaraldia) Philadelphia: F. A. Davis Company, 126–7 or. ISBN 978-0-8036-1243-3..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. DAUBER. FENEIS. NOMENCLATURA ANATÓMICA ILUSTRADA. Ed. Masson. Ed. 5°. 2006.
  4. GILROY / McPHERSON / ROSS. PROMETHEUS. ATLAS DE ANATOMÍA. Ed. Médica Panamericana. Ed. 2° 2013.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.