Ultramore

Argi ultramorea (UV) argi ikusgaiak baino uhin-luzera laburragoa eta X izpiek baino luzeagoa daukan erradiazio elektromagnetikoa da. Gizakiaren begiak espektro elektromagnetikoan identifikatu ahal duen azken kolorea morea denez, hurrengo uhin-luzerari ultramore deitu zitzaion.

Andromeda galaxiaren kolore faltsuko konposatua: urdinez argi ultramore urruna irudikatu da eta berdez ultramore hurbila. Kolore gorria beste uhin-luzera batzuk dira.

Argi ultramorea Lurrak Eguzkitik jasotzen duen erradiazioaren osagaia da. Eguzkiak azala erretzen digunean, UV izpiak dira horren erantzule nagusia. Dena den, argi ultramoreak efektu gehiago dauzka, bai onuragarriak zein kaltegarriak.

Aurkikuntza

1801ean Johann Wilhelm Ritter fisikari alemaniarrak behatu zuen moreaz gaindiko izpi ikusezinek zilar kloruroz blaitutako papera belzten zutela. Izpi honi "izpi desoxidatzaile" deitu zien, alde batetik beren erreaktibotasun kimikoa nabarmentzeko, eta bestetik espektro ikusgaiaren beste aldean zeuden "bero-izpietatik" bereizteko. Laster "izpi kimikoak" terminoa gailendu zen eta horrela deitu zitzaien 19. mendean zehar. Azkenean, hitz horiek baztertu egin ziren eta ultramore eta infragorri terminoak sustatu ziren.

Azpitipoak

Argi ultramoreak espektro elektromagnetikoan betetzen duen tartea azpiataletan zatitu daiteke:

Izena Laburdura Uhin-luzera nanometroetan Energia fotoiko
Hurbilekoa NUV 400 nm - 200 nm 3,10 - 6,20 eV
UVA, uhin luzea edo argi beltza 400 nm - 320 nm 3,10 - 3,87 eV
UVB, uhin ertaina 320 nm - 280 nm 3,87 - 4,43 eV
UVC, uhin laburra edo germizida 280 nm azpitik 4,43 - 6,20 eV
Urrutiko edo hutseko UV FUV, NUV 200 nm - 10 nm 6,20 - 124 eV
Muturreko UV edo sakona EUV, XUV 31 nm - 1 nm 40 - 1.240 eV

Fotolitografian, laser teknologian, etab., ultramore sakon terminoa 300 nm azpitik dauden uhin-luzeretarako erabiltzen da.

Argi beltza

Argi ultramoreari argi beltz deitzen zaio lagunarteko hizkeran, giza begiak ezin baitu ikusi. Zenbait animaliak, besteak beste hainbat txorik, narrastik eta erlea bezalako intsektuk, argi ultramore hurbilean ikus dezakete. Fruta, lore eta hazi asko gehiago nabarmentzen dira ultramoreen uhin-luzeran argi ikusgaian baino. Eskorpioiek kolore hori berdexka daukate ultramoreez argiztatzen badira. Hegazti askok ultramoreekin soilik ikus daitezkeen ereduak dauzkate lumajean, eta hainbat animaliaren jariakinak, hala nola txakurrenak, katuenak edo gizakienak, errazago ikusten dira ultramorearen bidez.

UV indizea

Indize ultramorea

UV indizea Eguzkiak Lurraren gainazalean duen UV erradiazioaren intentsitatearen adierazlea da. UV indizeak eguzkiaren UV erradiazioek larruazalean kalteak eragiteko duten gaitasuna ere adierazten du.​

Indizea eta bere irudikapena tokiaren arabera aldatu egiten zirenez, Osasunaren Mundu Erakundeak Munduko Meteorologia Erakundearekin, Nazio Batuen Ingurumen Programarekin eta Erradiazio Ez Ionizatzaileen Babeserako Nazioarteko Batzordearekin batera UV indizearen neurketa sistema estandar bat eta aurkezteko modu bat argitaratzen dute. publikoari lotutako kolore-kode bat barne.​

Kodea hurrengo taulan ikus daiteke:

ColorRiesgoÍndice UV
BerdeaBaxua0-2
HoriaModeratua3-5
LaranjaAltua6-7
GorriaOso altua8-10
MoreaOso oso altua11+

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak  X izpiak  ultramoreak  argia  infragorriak  mikrouhinak  irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria  
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.