Izpegi
Izpegi Nafarroa Garaiaren eta Nafarroa Beherearen arteko mendatea da, Erratzu (Baztan) alde batetik eta Baigorri bertzetik lotzen dituena. Auza eta Buztanzelai mendien artean dago. Itsas mailatik 672 metro gorago dago gaina.
Izpegi | |
---|---|
Geografia | |
Altuera | 672 m |
Mendikatea | Pirinioak |
Lurraldea | Pirinio Atlantikoak |
Inguruko mendiak
Izpegi ohiko abiapuntua da Auza (1.305 m) eta Iparla (1.049 m) mendietarat igotzeko.
Historia
1794ko ekainaren 3an, Konbentzio Gerran zehar, Jacques Léonard Mullerrek zuzenduriko Mendebaldeko Pirinioetako Armadak mendatean bertan espainiar gudarosteen erasoa jasan zuen.[1]
Ikus, gainera
- Euskal Herriko mendateak
Erreferentziak
- (Ingelesez) Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Londres: Greenhill, 83 or. ISBN 1-85367-276-9..
Kanpo estekak
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.