Izotz (musika taldea)

Izotz 1989 urtean Hernanin sortutako berbena giroko musika-taldea izan zen. 19 urtez jardun zuten musika jotzen, harik eta 2008ko maiatzean azken kontzertua eskaini zuten arte.

Taldea Ereñozuko auzoan sortu zen, 1980 hamarkadako azken urteetan.Herri eta auzoko plazak girotzen formazioa sendotu egin zen eta momentu batean disko bat ere grabatzea lortu zuten IZ diskoetxearekin eta Kaki Arkarazok grabatuta.Taldea ausarta izan zen eta ez zuen beste plaza taldeak bezala bertsiok egin,baizik eta bere abesti propioak grabatzea apustua egin zuen.

Ordurako kideak, Xabi San Sebastian (Ahotsa eta gitarra), Pepe Otxandorena (gitarra), Peio Gorrotxategi (Teklatuak), Alberto Elosegi (gitarra), Peio Macicior (baxua) eta Jabi Morcillo (bateria) izan ziren. Alde teknikoan berriz Juanbau Larburu (soinua) eta Pedro Santiago (argiak).

Diskoak abesti pare bat oso sonatuak izan zituen,bata Abe Maria Baratzekua, Euskadi Gazteko zerrendetan lehenbiziko postuan eta Al Kupone Jaiak programazioko sintonia bezala erabilitakoa. Giro polita eta ezberdina egiten saiatu ziren, baina beste plaza talde asko bezala 2008 urtean desegin ziren. Azken kontzertua Hernanin egin zuten,taldetik pasatako kide guztiekin,giro ederra eta umoretsua lortu zuten euri azpian.

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.