Izon hizkuntza
Izon (Ịzọn), mendebaldean Ijo, Ijaw edota Uzo ere deitua, Ijaw hizkuntzako hizkuntz nagusia da. Nigeriako Ijaw biztanle gehienek hitz egiten duten hizkuntza da.
Izon hizkuntza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) ![]() Volta–Congo (en) ![]() Kwa (en) ![]() Ijaw (en) ![]() | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | ijc |
Ethnologue | ijc |
Glottolog | izon1238 eta ijon1238 |
Linguasphere | 97-AAA-a |
IETF | ijc |
Endangered Languages Project | 7934 |
Gutxi gorabehera hogeita hamar dialekto ditu, elkarrekiko ulergarritasun osoa dutenak. Dialektoen artean: Gbanran, Epetiama eta Kolokuma dira garrantzitsuenak. Azken honek, hezkuntzarako erabiltzen dute[1].
2013ko ekainean, Izon Fie liburua eta CDa argitaratu zuten Bayelsa lurraldeko gobernuak ospatu zen zeremonia batean.
Informazio Orokorra/Historia
Ijo hizkuntzaren hiztunak 1.700.000 dira Nigeria osoan, baina pentsatzen da horietako milioi batek izonez hitz egiten duela. Izon desagertze arriskuan dago %20an, eta jakinda dago Nigeria Delta aldetik sartu zela duela 7000 urte.
Hizkuntza berreskuratzeko esfortzuak
Bayelsa lurraldeko gobernuak irtenbideak hasi da bilatzen. Izon hizkuntza lurraldeko ikastoletan irakasteko helburua jarri diote hogei irakasle baino gehiagori[2]. Kultura eta Ijwal Nazionaleko Arriskuak neurtzen duen zinegotzia, Dr. Felix Tuodolo, salatzen du lurraldeko familien pasibotasuna, beraien seme alabei Izon hizkuntzarekin hazi ez dietelako.
Sintaxia
Izon hizkuntzak ez du bereizten pluralean edo singularrean dauden aditzak, eta generoak bereizten ditu, euskarak ez bezala.
Hona hemen adibide batzuk:
Izon esaldiko adibideak | Euskarazko itzulpena | Ingeleseko itzulpena |
---|---|---|
Kiri ma se ke u sei mini ye. | Beti dago dantzatzen (mutila) | He dances at all times |
Kiri ma se ke a sei mini ye. | Beti dago dantzatzen (neska) | She dances at all times |
Kiri ma se ke wo sei mini ye. | Beti gaude dantzatzen | We dance at all times |
Kiri ma se ke oni sei mini ye. | Beti daude dantzatzen | They dance at all times |
Hiztegi laburra
Izon hitzak | Euskarazko itzulpena | Ingeleseko itzulpena |
---|---|---|
abadí ̣ | itsasoa | sea |
agbaị-áràụ | neskalaguna | girlfriend |
báka | harrituta | confounded |
dụlụkpụụ́ | zikina | dirty |
fịkịmí | persona hila | dead person |
gbísì | katua | cat |
ingbekeé | oso handia | unsually big |
ịngịọrịí ̣ | poztu | to rejoice |
kọrọngbọọ́ ̀ | argal | thin |
músu | heze | be damp |
peuu | ondo eraikita dagoen etxea | well-roofed house |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Izon» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).
- (Ingelesez) Eribake, Akintayo. (2015-11-03). «Bayelsa moves to save Izon language from extinction» Vanguard News Nigeria (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).