Izmendia
Izmendia edo Aizmendia, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Izmendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 926 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°46′55″N 1°53′46″W |
Mendikatea | Sarbilgo mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Andiako goi-lautadaren hegoaldean urak hainbat sakan urratu ditu, haien artean mendi katetxo edo adar laburrak utziz.
Garindon hasi eta Soroluzetan barrena egiten duena Izmendia gainean amaitzen da. Urrundik ikusita, mendixka honek ez dirudi oso interesgarria: baso trinko batek erabat estalita, masokismo hutsa ematen du han sartzeak.
Baina mendizaletasunak ematen dituen ustekabe horietakoren bat emanen digu Izmendiak: gailurrerainoko bide egokia izateaz gain, punturik altuena atzean utzita aurkituko dugun talaiatik paisaia paregabea miretsiko dugu.
Erreferentziak
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Izmendia (Mendikat)
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.