Izen artistiko
Izen artistikoa edo arte-izena artista eta pertsonaiek erabiltzen duten izengoitia da, batez ere musikariek, aktoreek, idazleek eta, oro har, pertsona ospetsuek erabiltzen dutena, norberaren nortasuna babesteko, kontzeptu jakin bat ezizenarekin adierazteko edo jaiotza-deitura edo -izen desegoki bat ordezteko. Artista interpretatzaileek izen artistikoa izan ohi dute, haien benetako izena ez delako oso erakargarria edo ahoskatzeko eta idazteko zaila delako. Baita beste pertsona batek erabili duelako ere. Batzuetan, artista batek ohiz kanpoko edo zentzugabeko arte-izena hartzen du arreta erakartzeko.
Erabat asmatua izan daiteke, edo izen errealaren bertsio motzagoa edo gogoraerrazagoa.
Ikus gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.