Izaskun Moyua

Izaskun Moyua Pinillos (Oñati, 1958ko abenduaren 17a) Emakundeko idazkari orokorra eta zuzendaria izan zen, eta Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile da.

Izaskun Moyua
Bizitza
JaiotzaOñati, 1958ko abenduaren 17a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEmakunde
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia

Izaskun Moyua Pinillos Oñatin jaio zen 1958an. Sikologian lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1975-1980), eta Informazio-zientzietan Euskal Herriko Unibertsitatean (1993-1998). Genero mainstreamingean aditua Valentziar autonomia-erkidegoko Jaume I unibertsitatean.[1] Berdintasun politika Berrikuntzen Nazioarteko Zentroko kide sustatzailea da.[2]

Ibilbidea

1989tik 1991ra bitartean, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizate Institutuko elbarritasun alorreko tratamendu zuzeneko teknikaria izan zen. 1994era arte, Eusko Jaurlaritzako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko aholkularia eta formatzailea izan zen. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizate Institutuko balioaniztasun gizarte-zerbitzuko talde teknikoko kide 1995ean.

1999an Emakundeko Idazkari Orokorra izendatu zuten, eta 2005ean zuzendari.[3][4][5][6][7] Urte horretan, Euskal Autonomi Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zen.[8] 2009 geroztik, Arabako Foru Aldundiko Gizarte-zerbitzu eta -politika Saileko Aholkularia da. 2015ean Arabako Batzar Nagusietako EAJ alderdiko bozeramaile izendatu zuten.[9]

Erreferentziak

  1. CV Izaskun Moyua., VII Jornadas Internacionales de los Derechos a los Hechos..
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.