Izartxo

Izartxoa * ikurrari dagokion izena da. Izar batekin duen antzekotasuna dela-eta hartzen du izen hori. Hitz edo esaldi bat nolabait markatzeko erabiltzen da.

Eurostyle letra-tipoko izartxo bat

Izartxoa hizkuntzalaritzan

Filologia eta hizkuntzalaritzan izartxoak lekukotasunik gabeko hitza edo forma adierazten du. Noam Chomsky hizkuntzalaria izartxoa forma edo perpaus ez gramatikalak (hots, gramatikaren arauak betetzen ez dituztenak) adierazteko erabiltzen hasi zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.