Izarraitz

Izarraitz Gipuzkoako ipar-mendebaldean dagoen mendilerro karstikoa da, Urola Kosta, Urola Erdia eta Debabarrena artean kokaturikoa. Izarraitzeko tontor nagusiak Xoxote (912 m, San Inazioren estatuarekin), Erlo (1.026 m, antena handi bat daukana gaur egun) eta Kakueta (924 m, gurutzearekin) dira, hirurak mendigune berean, Azpeitia eta Azkoitia aldean. Itsaso alderantz, bestela, beste punta batzuk osatzen dute mendilerroa, Zestoa, Deba eta Mendaroko inguruneetan.

Izarraitz
Datu orokorrak
Mendirik altuenaErlo
Garaiera1.030 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′56″N 2°19′03″W
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Izarraitz mendia, atzean, Zumaiatik ikusita

Historiaurrea

Debako lurretan baina Zestoa herritik eskura dagoen Ekain leizea Izarraitz mendilerro honen azpian dago, Sastarrain baserri-eskolatik oso gertu. Han, Paleolito garaiko margolanak daude. Leizea babestearren, jendearentzat itxita dago, eta haren kopia bat den museoa egin dute Zestoan, jendeak bisita dezan.

Ekainekin batera, Agarre, Kurpittei, Lizarreta I, Erlaitz eta Aitzbeltz leizeak ere aipatzekoak dira. Halaber, Marikutz I eta Marikutz II tumuluak daude Madarixa inguruan.

Mendiak

Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:

  1. Erlo, 1.030 m[1][2]
  2. Erlocruz, 1.026 m
  3. Eskorta, 1.009 m
  4. Kakueta edo Kakute, 927 m
  5. Xoxote, 912 m
  6. Aizpeltzeko Gaña, 890 m
  7. Putreaitzeko Gaña, 887 m
  8. Aizlar, 802 m
  9. Gaztelu, 778 m
  10. Sesiarte, 758 m
  11. Agirao edo Agido, 739 m
  12. Atxurigain, 731 m
  13. Ondarrugaña edo Gorostizabalgaña, 727 m
  14. Makola, 696 m
  15. Aitolako punta, 679 m
  16. Azkarate, 664 m
  17. Otaerre edo Aitzbeltz, 663 m
  18. Aittolako Gurutzea, 645 m
  19. Urnobieta, 644 m
  20. Urnobitza, 644 m
  21. Gaintxipia, 626 m
  22. Elordi, 616 m
  23. Andutz, 613 m
  24. Otxako punta, 592 m
  25. Saltsamendi, 590 m
  26. Mote, 579 m
  27. Garaluz, 575 m
  28. Mendiguta, 553 m
  29. Urkulu, 544 m
  30. Lizarreta, 537 m
  31. Gaztelu, 533 m
  32. Sosote, 519 m
  33. Lizundia, 507 m
  34. Gorrinako Gana, 498 m
  35. Txorobillar, 480 m
  36. Barrenkorta, 458 m
  37. Arbil, 434 m
  38. Endoia, 429 m
  39. Korostieta, 420 m
  40. Etun, 416 m
  41. Peto Mendia, 317 m
  42. Sorazu edo Arantzagaña, 264 m[3]
  43. Akapamendi, 241 m
  44. Txokotogaña, 235 m
  45. Pagoetagaña, 231 m
  46. Otakor, 224 m
  47. Iturritako Mendia, 223 m
  48. Arkumendi, 212 m
  49. Santa Kurutz, 204 m
  50. Ollaostagana, 203 m
  51. Munatxoko punta, 200 m
  52. Ibanarretakogana, 196 m
  53. Santa Catalina, 188 m
  54. Ezkabaso, 186 m
  55. Etxabemendi, 185 m
  56. Arruamendi, 183 m
  57. Artxabaleta Mendi, 177 m
  58. Ganetak, 176 m
  59. Ametzagana, 169 m
  60. Aitzako Gana, 158 m
  61. Mendatagana, 133 m
  62. Arranomendi, 103 m
  63. Talaimendi, 82 m
  64. Sakonetako Punta, 36 m

Inguruko herriak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Izarraitz (Mendikat)
  2. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
  3. Udal gida 2017 - Debako udala

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako mendiak
  • Euskal Herriko mendilerroen zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.