Izarra (Gasteiz)
Izarra Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako auzoetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen hiri-hedapenaren barrukoa.
- Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Izarra».
Izarra | |
---|---|
Euskal Herria | |
Izarra auzoaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′N 2°39′W |
Demografia |
San Tomasekin egiten du muga iparraldean, Larreinekin ekialdean, eta Olaranekin hegoaldean.
Auzoaren eraikitze lanak 2007an hasi ziren. Trenbidea auzoaren iparraldetik igarotzen da eta Larrein eta Olaranekin batera, Salburuko gainontzeko guneetatik banatzen du.
Etxebizitzak
Guztira 685 etxebizitza eraikiko dira:
Sektorea | Azalera | Etxebizitzak guztira | Babes Ofizialekoak | Libreak |
---|---|---|---|---|
Izarra | 158.583 m2 | 685 | 473 | 212 |
Kalerik garrantzitsuenak
- Salburua bulebarra
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) Auzoari buruzko ionformazioa Gasteizko udalaren webgunean. 2011/06/20an kontsultatua.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.