Izarne Lizaso
Izarne Lizaso Elgarresta (Errenteria, Gipuzkoa, 1973ko irailaren 8a) psikologiako irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean. Giza Garapenaren ereduak, Helduaroaren eta Zahartzaroaren Psikologia, eta Zahartzaroaren Psikologia ikasgaiak irakasten ditu.
Izarne Lizaso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1973ko irailaren 8a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Luixa Reizabal Arruabarrena Manuel Sanchez de Miguel |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta psikologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Ikerlaria
Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen Psikologiako lizentzia. Lizentziatura amaitu ondoren, irakasle lanetan hasi zen Psikologia Fakultatean. 2006an eskuratu zuen doktoregoa unibertsitate berean Luixa Reizabal Arruabarrena eta Manuel Sanchez de Miguel-en zuzendaritzapean, Erretiratu profil berriarekin erlazionatutako faktore sozio-demografiko eta psikosozialak izenburuko tesiarekin.[1] Gaur egun, aurreko belaunaldian ez zegoen erretiratu-soslai berria dago. Baliabide ekonomiko erosoak dituzte, hezkuntza maila egokia, gazte erretiratzen dira, osasun-egoera onarekin sarri, bizi-asebeteta sentitzen dira eta jarduera ugaritan aritzen dira. Ikuspuntu horren arabera, egun erretiratzen diren gizabanakoak ez dira orain dela hogeita bost, hogei edo hamar urte erretiratu zirenak bezalakoak, ezta hemendik hamar urtera erretiratuko direnak bezalakoak ere. Ikerketan erretiratu-soslai berriak zer ezaugarri soziodemografikoak eta psikosozialak deskribatu dira.
Erretiroak osasunaren arloan izan ditzakeen ondorioak generoaren ikuspegitik ere ikertzen dihardu.
Gizarte eta Jokabide Zientzien Alorreko Batzordekidea da Zahartzaroa elkargoan (Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkargoa).[2]
« | “Alzheimerra diagnostikatzeko ikuspegi anizkoitza beharrezkoa da, hau da, narriadura kognitiboa ziurtatu ostean, ebaluazio biologikoa, psikologikoa eta soziala egin behar dira. Alzheimer gaixotasunaren behin betiko diagnostikoak baieztapen anatomopatologikoa behar du. Hala ere, post mortem egiten den autopsiaren ostean soilik zehaztu daiteke”. | » |
—Izarne Lizaso eta Alaitz Aizpurua[3] |
Argitalpenak
Beti psikologiaren barruan, askotan zahar eta gazteen artean azterketa bereiziak eginez euskarazko honako liburuen idazketan parte hartu du:[4]
- Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan (2014) UEU
- Garapenaren psikologia (2013) UPV/EHU
- Esku-hartze psikosoziala gerontologian. Francisco Javier Leturia Arrazola eta Francisco Javier Yanguas Lezaun-ekin (2012) EREIN
- Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan. Luixa Reizabal Arruabarrenarekin (2011) UEU
- Helduaroren eta zahartzaroaren garapena. Luixa Reizabal Arruabarrenarekin, (2011) UPV/EHU
- Alzheimer motako dementzia: zer da eta zer egin? Alaitz Aizpurua Sanzekin (2010) UEU[3]
- Alzheimer motako dementzia (2009) UPV/EHU
- Pertsona helduen bizi-kalitatea (2009) UTRIUSQUE VASCONIAE
- Giza garapen psikologikoaren ereduak Marije Apodaka Ostaikoetxearekin (2008) UEU
- Giza garapen psikologikoaren ereduak II (eranskinak) Marije Apodaka Ostaikoetxearekin (2008)
- Giza garapen psikologikoaren ereduak Marije Apodaka Ostaikoetxearekin (2008) UPV/EHU
- Erretiratuen soslai berriarekin erlazionatutako faktore soziodemografiko eta psikosozialak (2007) UPV/EHU
- Zahartzaroko depresio eta antsietateari aurre egiteko baliabideak Silvia Camio Montalvorekin, (2006) UPV/EHU
- Hirugarren adineko psikologia-ebaluazio eta jardunketa baliabideak zentro gerontologikoetan: orientazioa errealitatean (2005) UPV/EHU
- Zahartzaroan oroimena nola trebatu. Silvia Camio Montalvorekin, (2005) UPV/EHU arg
Erreferentziak
- Lizaso, Izarne. (2006). Erretiratu profil berriarekin erlazionatutako faktore sozio-demografiko eta psikosozialak. EHU.
- «Nortzuk gara» zahartzaroa.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- Lizaso Elgarresta, Izarne, (1973- ) Aizpurua Sanz, Alaitz.. (2010). Alzheimer motako dementzia : zer da eta zer egin?. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-286-7. PMC 863181592. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).