Izar bikoitz optiko
Astronomian izar bikoitz optiko edo izar bitar optiko, Lurretik ikusiak elkarrengandik oso gertu daudela diruditen arren, benetan elkarrengandik oso urruti dauden eta grabitate bidezko elkarren loturarik ez duten bi izarri deritze. Zentzu honetan, berezko izar bitarren ezberdinak dira, non bi izarrak elkarrengandik oso gertu dauden eta amankomuneko masa zentro baten inguruan biratzen duten.
Izar bikoitz optikoak izar bitarretatik denbora epe luze batean eginiko behaketen bidez ezberdintzen dira, ohi urteak. Mugimendu erlatiboak lineala badirudi, ziur esan daiteke mugimendua soilik izarren mugimendu propioaren ondorio dela eta izar bikoitz optikoak osatzen dituztela. Benetako izar bitar baten kasuan, posizio angelua pixkanaka aldatzen da, eta bi izarren arteko distantzia gehiengo eta gutxiengo baten artean aldatzen da.
Adibide batzuk
Izena | Igoera zuzena | Deklinazioa | Distantzia (argi urteak) | Separazioa (segundo sexagesimalak) |
---|---|---|---|---|
Aldhafera (ζ Leonis) 35 Leonis | 10h 16min 41.42s 10h 16min 32.42s | +23º 25’ 02.3’’ +23° 30′ 10.8″ | 260 100 | 333 |
Anser (α Vulpeculae) 8 Vulpeculae | 19h 28min 42.41s 19h 28min 57.08s | +24º 39’ 54.6’’ +24° 46′ 07.3″ | 297 484 | 424 |
Menkar (α Ceti) 93 Ceti | 03h 02min 16.77s 03h 02min 22.52s | +04º 05’ 23.5’’ +04° 21′ 10.4″ | 220 447 | 951 |