Izar azpinano

Izar azpinano bat Yerkesen espektru sailkapenean VI klaseko argitasuna duena da. Batzuetan sd aurrizkiarekin adierazten da. Azpinano hitza Gerard Peter Kuiperrek sortu zuen 1939an aurretik "tarteko nano zuri" bezala sailkatuak izan ziren espektru anomalodun izar batzuei erreferentzia egiteko.

Hertzsprung-Russell diagrama:
Abzisak: Espektru mota./ Ordenatuak: Magnitude absolutua
0, Ia, Ib Supererraldoiak. II Erraldoi argitsuak. III Erraldoiak. IV Azpierraldoiak. V Sekuentzia nagusia. VI Azpinanoak. VII Nano zuriak.

Izar azpinanoek sekuentzia nagusiko espektru mota bereko izarrek baino 1,5 eta 2 magnitude gutxiago argitasuna dute, azken hauek baino metaltasun txikiagoa bait dute. Hertzsprung-Russell diagraman sekuentzia nagusiaren azpian agertzen dira, irudian ikus daitekeen bezala.

Azpinano hotzak

Sekuentzia nagusiko izar normalek bezala, azpinano hotzek (G eta M arteko espektru motakoak) euren energia hidrogenoaren fusio nuklearraren bidez sortzen dute. Ohi II populazioko izar zaharrak dira, eta Esne Bideko haloko izarrak, gure eguzkiarekin alderatuta abiadura espazial altua dutenak. I populazioko izarrekin alderatuta argi ultramore portzentaia handiagoa igortzen dute, euren metaltasun txikiagoaren ondorioz, erradiazio mota honen proportzio handiago batek ihes egitea ahalbidetzen duena. Honela, izarraren kanpo geruzen opakotasun txikiagoak erradiazio presioa murrizten du, eta, beraz, masa jakin baterako izar txikiago eta beroagoak dira.

Izar azpinano garrantzitsuenak

Honako taulan mota honetako izarrik ezagunenetako batzuk agertzen dira:

NombreHD ZenbakiaKonstelazioaEspektru motaDistantzia (argi urteak)
Kapteynen izarra HD 33793 Pictor M1 VI 12,8
Mu Cassiopeiae HD 6582 Cassiopeia G5 VI / M5 V-VI* 24,6
Groombridge 1830 HD 103095 Ursa Major G8 VI 29,7
SSSPM J1549-3544 Lupus K5 VI 372
V391 Pegasi Pegasus B VI 4570

* Mu Cassiopeiae izar bitar bat da

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.