Ixtebe Pellot
Ixtebe Pellot edo Étienne Pellot «Montvieux», ezizenez le Renard basque («euskal azeria»), (Hendaia, Lapurdi, 1765eko irailaren 1 – Hendaia, Lapurdi, 1856) Euskal Herriko azken kortsario ezaguna izan zen.
Ixtebe Pellot | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hendaia, 1765eko irailaren 1a | ||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||
Heriotza | Hendaia, 1856 (90/91 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kortsarioa eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
13 urte zituela Frantziako Itsas Armadako ontzimutil bihurturik, 23 urte zituela komandante izendatu zuten. Bere ibilbidean espainiar eta britainiar itsasontzi ugari menderatu zituen.
Bere balentria eta bere zuhurtasunagatik kortsario ospetsua zen. Pentsalari askea eta azken euskal herritar esploratzaile handia izan zen; askotan harrapatu zuten, eta beste hainbeste aldiz ihes egin zuen espetxetik. Amirale, jeneral edo erromes mozorrotuta, bere presozainei iskin egin eta gatibualditik ihes egitea lortu zuen. 1812an, 500 ginea eskaini ziren bere buruaren truke, dirutza handia garai hartan. Izan ere, Baionako kartzelari erasota, lau preso askatu zituen.
Pelloten itsasontzi ospetsuenak Deux-Amis eta Le Général Augereau izenekoak izan ziren. Napoleonek Frantziako armadan sartzea eskatu zion, eta Pellotek ezetz erantzun. Hala ere, Frantziako Ohorezko Legioko kide izendatu zuten. Ixtebe Pelloten izen-abizen bereko pertsona bat -senidea, seguru aski- Hendaiako auzapez izan zen 1815etik 1826ra, Christian Maillebieu historialariak frogatu duenez. Kortsario izandakoaren kasuan, Hendaian hil zen 1856. urtean, Frantziak kortsarioen gudak amaitu zuen urte berean.
Oroitzapena
Beltzenia karrikak Pelloten omenezko hilarria du, eta urtero urtarrilean Hendaiak bere patroi San Bizente (Bixintxo) omentzen duenean, umeak kortsario mozorrotuta doaz herriko kaleetan, Ixtebe Pelloten itzulera omentzeko. Halaber, Bilboko konpartsa den Algarak ikur nagusitzat hartu du euskal herritar kortsario hura, Ruper Ordorikaren abesti baten hitzak beren goiburutzat hartuta: «Biba Pellot, biba festa!». Asisko Urmeneta iruindar marrazkilariak komiki-tira batzuk egin zituen duela urte batzuk deiadar horrekin, Ixtebe Pellot oinarri zuela, Argia aldizkarirako.
Euskal literaturan
- Maddi eta euskal piratak (Fernando Morillo). Gaumin. 2014. Gazteentzako eleberri honetan pertsonaia gisa azaltzen da Ixtebe Pellot.
- Inesaren balada (Hasier Etxeberria).
Bibliografia
- Joseba Aurkenerena: Ixtebe Pellot,Lapurdiko azken kortsarioa.
- (Frantsesez) Thierry Sandre, Le Corsaire Pellot - Qui Courut Pour Le Roi Pour La République Et Pour L'empereur Et Qui Était Basque, La Renaissance du livre, 1932 ; Berredizioa: La Découvrance - 2005eko ekaina, ISBN 978-2-84265-323-1.
- (Frantsesez) Pierre Darrigrand, Contradictions et erreurs sur les exploits du corsaire Pellot
- (Frantsesez) Joan Piarres Duvoisin, Le dernier des corsaires ou la vie d'Étienne Pellot-Montvieux de Hendaye, 1856