Ixtar
Ixtar[1] (sumerreraz: 𒀭𒌋𒁯, DIŠTAR; akaderaz: 𒀭𒈹
) Mesopotamiako mitologian maitasunaren, bizitzaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarra zen, baita garrantzi gutxiagoko zenbait gairen patroia ere. Sumerren Inanna bezala ezagutzen zen, antzinako Armenian edo Urartun Anahit bezala eta Astarte bezala Kanaanen, Fenizian eta abrahamdar erlijioetan. Ixtarrek edo Inannak Jainkosa amaren eredua irudikatzen du.
Ixtar | |
---|---|
Mesopotamiako mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Astarte, Šauška (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Sin |
Ezkontidea(k) | Tammuz eta Asur |
Anai-arrebak | Erexkigal eta Shamash |
Sumerian Inanna bezala ezagutzen zen, eta ondoren baita Babilonian ere, eta hiri honek bere eragin kulturala izan zuen Ekialde Ertain guztian Zeruko Erregina eta Lurreko Anderea ohorezko tituluak jasotzen ditu.
Joseph Campbellen iritziz, Ixtar/Inanna, Tammuz jainkoari bularra ematen diona, Afrodita jainkosa bera da, baita Isis egiptoar jainkosa ere, Horus elikatzen duena.
![](../I/Ishtar_on_an_Akkadian_seal.jpg.webp)