Ixim
Ixim[1] (errusieraz: Иши́м; kazakheraz: Esil) hego-erdialdeko Asiako ibaia, Kazakhstango iparraldea eta Errusiako Omsk eta Tiumen oblastak zeharkatzen dituena. Irtyxen ezkerraldeko adarra da. 2.450 km luze da eta 177.000 km2ko arroa dauka[2].
Ixim Иши́м (ru) / Esil (kz) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta nazioarteko ibai |
Luzera | 2.450 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°38′05″N 73°11′41″E |
Estatu burujabe | Kazakhstan |
Region of Kazakhstan | Karagandy probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 177.000 km² |
Arro hidrografikoa | Ob Basin (en) |
Ur-emaria | 56,3 m³/s |
Iturburua | Kazakh Uplands (en) |
Bokalea () | Irtyx |
Geografia
Niyaz muinoetan du iturria, Kazakhstango goi-ordokiaren iparraldean. Astana eta Petropavlovsketik igarotzen da eta, Errusian sarturik, Iximgo estepa zeharkatzen du. Ixim herriaren ondoan Irtyxera isurtzen da[2].
Hidrometria
Ixim ibaiaren emaria 1963-1999 bitartean neurtua izan da Orehovon (Irtyxera isuri baino 35 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 158.000 km² ditu, arro osoaren % 89. Bertan urteko batez besteko emaria 83,1 m³/s da; emari handiena maiatzean du (340 m³/s) eta txikiena martxoan (12,9 m³/s).
Ixim ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Orehovon neurtuak
Datuak: 1963 eta 1999 artean
Erreferentziak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-04).
- Irtysh River Global.britannica.com
- Ixim ibaia Orehovon Rims.unh.edu
Kanpo estekak
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |