Ixaka Lopez Mendizabal
Ixaka Lopez Mendizabal, garaiko sabindar euskal grafiaz Lopez-Mendizabal'taŕ Ixaka[1] (Tolosa, Gipuzkoa, 1879ko apirilaren 11 – 1977ko otsailaren 27a) euskal idazlea, kultura eragilea, euskaltzalea eta politikari abertzale eta jeltzalea izan zen.
Ixaka Lopez Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ixaka Lopez Mendizabal |
Jaiotza | Tolosa, 1879ko apirilaren 11 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1977ko otsailaren 27a (97 urte) |
Familia | |
Aita | Eusebio López |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Buenos Airesko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaleen Biltzarra |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Bizitza
Bere aita Eusebio Lopez inprimatzailea zen eta 1750ean jatorria zuen moldiztegi baten jabea. Seme bakarra izan zen. Lehen liburuak bere aitaren inprimategian publikatu zituen. Aita 1929an hil zenean berak hartu zuen familiaren negozioaren ardura.
Filosofiako, Letretako eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Eskualzaleen Biltzarra elkartearen sortzaileetariko bat izan zen 1902an. Lopez Mendizabalen lehen idazlanak: Cantabria, la guerra cantábrica y el País Vasco en tiempos de Augusto (1899), Fueros de Guipúzcoa (1900), biak doktoretza tesiak, Aita Santu amargarren Pio'ren dotriña laburra (1907), Manual de conversación castellano-euskera (1908), Zenbakiztia (haurrentzako aritmetika, 1913) eta Diccionario vasco-castellano (1916), lau argitaraldi izan dituena.
1918an Euskaltzaindia sortu zuen taldeko kide izan zen, baina ez zen euskaltzain izan. Umearen laguna, euskaraz irakurtzeko ikasbidea, argitaratu zuen handik bi urtera. 1925ean Xabiertxo haurrek irakurtzeko liburu ospetsua, plazaratu zuen, eta handik urtebetera Nekazaritza. Espainiako Bigarren Errepublika garaian hainbat ikastola sortu zuen.
1931an EAJ alderdiaren eskutik Tolosako zinegotzi ere hautatua izan zen, eta 1935an EBBko lehendakari izan zen. Garai hartan idatziak dira Martin Txilibitu (1931), ¿Quiere vd. hablar en euskera? (1932) eta Erleak, beren bizitza eta oiturak (1933) idazlanak. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, frankistek bere Tolosako liburutegi osoa erre zioten plaza erdian. Frantziara erbesteratu zen lehenbizi, eta Buenos Airesa gero; hiri horretan Ekin argitaletxea sortu zuen. Argentinan egon zen garaikoak dira Otoitzak (1942), La Lengua Vasca, Gramática. Conversación, Diccionario (1943), Breve Historia del País Vasco (1945), El País Vasco, descripción general (1946), Gramática abreviada (1954) eta Etimologías de apellidos vascos (1958). 1965ean Euskal Herrira itzuli zen, eta Tolosan inprimeria bat zabaldu zuen.
Lanak
Haur eta gazte literatura
- Umearen laguna (1920, Lopez Mendizabal)
- Xabiertxo (1925, Lopez Mendizabal)
- Martin Txilibitu (1931, Lopez Mendizabal)
Antzerkia
- Seaska-Abestia. Bi ekitaldetan (1932, Lopez Mendizabal)
Eskola liburuak
- Zenbakiztia (1913)
Gramatika eta hiztegiak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- «Lopez-Mendizabal'tar Ixaka'ri», Urkiza.armiarma.eus.
- Isaac., Lopez Mendizabal,. (1916). Euzkel-érdel iztegia. [Lopez'tar E.] PMC 932458815. (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
Bibliografia
- Egile batzuk: Lopez-Mendizabal Ixaka´ren oroimenez. Ehungarren urte buruan 1879-1979. Tolosa: Oriabe, 1979, 70.orri.
Kanpo estekak
- «Ixaka Lopez Mendizabal», Literaturaren Zubitegia.
- Unai Brea: «Joan den mendeko euskal curriculum jeltzale eta katolikoa», Argia, 1953. zenbakia, 2004ko uztailaren 18a.
- Xabier Telleria (1999): Ixaka Lopez-Mendizabal, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
- Xabier Etxaniz Erle: «Isaac López Mendizabal», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Xabiertxo, JPG eta PDF formatuetan eskuragarri, Euskal Memoria Digitala webgunean.
Aurrekoa Jesus Doxandabaratz |
EBBko lehendakaria 1934ko ekaina – 1935eko uztaila |
Ondorengoa Doroteo Ziaurritz |